Bera Bera Eskubaloiko harrobiko hiru jokalari deitu dituzte Euskadiko selekzioan Almerian urtarrilaren 3tik 8ra bitartean Estatuko Lurraldeen arteko txapelketan aritzeko kadete eta jubenil mailetan.
Hortaz, Hugo Sánchez kadete mailako hautatzaileak Nerea Álvarez eta Amaia Eguren sartu ditu zerrendan eta José Ramón Resak jubenil mailako Ainhoa Etxeberria.
Jubenil mailan, Euskadi A multzoan kokaturik dago Gaztela-Leoi, Nafarroa eta Kanariar selekzioekin batera eta B multzoan dira Andaluzia, Valentzia, Galiza eta Catalunya. Euskadik urtarrilaren 3an (13etan) jokatuko du Kanariar selekzioaren aurka, astelehena 4ean (9,30etan) Gaztela-Leoi izango du aurrean eta urtarrilaren 5ean (11,15etan) Nafarroa. Aurreneko bi selekzioak sailkatuko dira eta handik amaiera arte kanporaketak jokatuko dituzte.
Kadete mailan, Espainiako Kopa jokatuko du Euskadik. Bi partida Ceutaren aurka, aurrenekoa urtarrilaren 3an (16,30etan) eta bigarrena hurrengo egunean (13etan). Horren ostean B multzoko talde bat izango dute final-laurdenetan: Gaztela-Leoi, Balear Uharteak edo Nafarroa.
Irteera: Urtarrilaren 1ean
Kadete eta jubenil selekzioek Urtezaharraz gozatzeko aukera gutxi izango dute, izan ere, Euskaditik urtarrilaren 1ean garaiz irtetzeko asmoa baitute, goizeko 6ak edo 7ak aldera.
Prestakuntza gisa, abenduaren 26an kadete mailako selekzioak Orion jubenil mailako etorkizuneko selekzioa izango du aurrean eta bertan izango dira Bera Berako jokalari Elene Sanz, Irati Kamio, Elene Vázquez eta Maider Amilibia. Horren ostean, konzentraturik geldituko dira abenduaren 27tik 29ra bitartean entrenaldiak goiz eta arratsaldean burutzeko eta jubenil mailako Aiala Zarautz taldearen aurka jokatzeko abenduaren 29an.
Bestetik, jubenil mailako selekzioak Urnietan jokatuko du lagunartekoa abenduaren 26an Loterias ligan aritzen den Aiala Zarautz taldearen aurka. Kadeteak bezala, konzentraturik geldituko dira abenduaren 27tik 29ra bitartean eta astearte horretan Arrasate Zilarrezko mailako Ermuko Errotabarri izango dute aurrean.
Ainhoa Etxeberria, Nerea Álvarez eta Amaia Eguren, Juan Antonio Garaikoetxearen argazkietan