Bera Bera

Select your language

Carrusean lortutako garaipenarekin, Elche Mustang (21-30) gainditu duelarik, Bera Bera Eskubaloia Loterías Ligako azken etenaldira iritsi da titulua bere eskuetan duela, nahiz eta horretarako Telden irabaztea ezinbesteakoa izango den apirilaren hasieran gaur Valladoliden nagusi izan den Rocasari. Urrian Rocasa eta Guardésen aurka galdu ostean, Bera Bera laugarren postuan kokatu zen eta ligarako aukerak inork gutxik ematen zizkion. Horren ostean hamar garaipen erreskadan lortu ditu eta apirilaren 2tik maiatzaren 28ra bitartean zortzi jardunaldiko Loterías Liga berri bati ekingo diote. Gaur lehenengo zatian lehenengo lerroko jokoak Elche Mustang taldearen defentsa irekian hutsuneak sortu ditu. Partida hasieran 1-4 partziala birritan lortu du Bera Berak, tartea irekiz Ana Martínez, Arrojeria birritan eta Pinedo, Judith Sans eta Alba Menéndezen golei esker. Hortaz, entrenatzaile gisa ofizialki bere ibilbideari hasiera eman zion Pucheren jokalariak aldea kudeatzan hasi ziren. Joaquín Rocamorak partida gelditu zen baina Menéndezen unea iritsi zen bost gol jarraian lortzeko aurreneko zatian. Bera Bera aise (22. min. 7-15). Semperek Trigueros ordezkatu du atepean eta María Flores eta Vicenteren golei heldu die bertakoek. Atsedenaldian, donostiarren abantailak lasaitasuna ematen zuen (8-18), aurten etxetik kanpo handiena. Bigarren zatian, Esther Arrojeriak Menéndezen lekukoa hartu du eta Alicia Fernández eta Uxue Ezkurdia lagun, Laura Hernándezen bolada onari eutsi diote (46. min. 13-25). Bera Berak kudeatu du abantaila, Puchek Eider Lizarberi minutuak eman dizkio, Loterías Ligan lehenengo gola sartu duena. Hortaz, Carrusean garaipen handia. Internazionalak izan ezik, atsedena fisikoa eta mentala helburu guztiak eskuetara baititu Bera Berak apirilean eta maiatzean. Fitxa Elche Mustang 21, Bera Bera 30 Elche Mustang 21 (8+13): Trigueros, Martínez, Musons (5), Flores (3), Vicente (3), Dunay (3), Hernández (5), Agullo, Ajado (1), Lamoneda, Zhukova (1), Bermejo eta Sempere (o.a.) Bera Bera 30 (18+12): Temprano, Etxeberria, Menéndez (7), Sans (2), Martínez (3), Arrojeria (6) eta Pinedo (1) –titular- Ederra (1), Yáñez (1), Alicia Fernández (3), Bea Fernández (2), Lizarbe (1) eta Zugarrondo (o.a.). Epaileak: José Manuel Iniesta eta Miguel Martín Soria (Valentzia) Kanporaketak: Flores Elche Mustang eta Arrojeria, Menéndez (2) eta Martínez Bera Beratik. Partzialak: 1-4, 2-8, 4-9, 6-13, 7-15, 8-18 –atsedenaldia- 11-19, 12-21, 13-23, 14-27, ´18-29 eta 21-30.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores