Gipuzkoako kopako finala partida bakarrera jokatu zen larunbatean Zumaian eta Bera Bera kadete taldeak Zarazpe Lakatuak Pulpo KE gainditu zuen 18-35 bigarren zati bikain baten ostean.
Harrobiko beste taldeen emaitzetan aldiz, porrotak. Infantil mutilek Bergararen aurka galdu zuten eta Foru Aldundia txapelketan kadete neskak 16-25 Carpintería Baskongada taldearen aurrean.
Bera Berak ez dun 17. garaipen jarraian lortu Leonen baina berdinketarekin, denboraldi batean puntuen errekorra gaindutu zuen. Gipuzkoarrak 48 punturaino iritsi dira, 23 garaipen, bi berdinketa eta porrot bakarra. Atzetik, Rocasak 45 eta Mecalia Atlético Guardés, 42.
Azken lau denboraldietan, Bera Berak zortzi partida baino ez ditu galdu eta bost berdindu. Azpitxapeldun atera zen denboraldian, donositarrak Itxakoren aurkako bi norgehiagokak gol bakar batez galdu zituen eta Elxen eta Leonen berdindu –liga 45 puntuekin amaitzeko-.
Aurreneko ligako denboraldian, Bera Berak Elxe eta Valentzian galdu zuen eta A Guardan, berdindu. Liga 47 puntuekin irabazi zuen, iazko denboraldiko marka bera, hau da, bi porrot Alacanten eta Telden eta Leonen berdinketa bat azken partidan. Bigarren gelditu zen Rocasa, 44 puntuekin.
Iaz bezala, Carobels Cleba León eta Bera Berak ligari amaiera jartzeko berdindu dute gaur arratsaldean (25-25), bertako taldeak partida iraultzeko aukera izan duelari hamahiru minutu faltan 17-23 ostean.
Partida hasieran gol gutxi (10 min. 2-2). Bera Berak tartea hartu zuen Arrojeria eta Elorzaren golei esker eta horren ostean Silvia Ederraren ekarpenarekin. Cleba Leónek Raquel Caño zuen golegile nagusiena eta berak aurretik jarri zuen bere taldea atsedenaldira iritsi aurretik (12-11).
Puchek jokalari guztiak erabali zituen eta lehenengo zatian Maialen Husillos gaztea ere bai. Bigarrenean Arrojeria eta Elorzak abantaila eman diote Bera Berari eta gero Núñezen bi golekin (37. min. 14-17).
Bera Berak aldea kudeatu nahi zuen. Puchek ohorezko mailan debutatzeko aukera eman dio Eider Lizarberi. Eta Etxeberriak 17-23 jarri du. Baina Cleba Leonek ez du amorerik eman eta Alba Menéndezen bi kanporaketa lagun, Ubillosen gol batekin partida berdindu du eta gero aurretik jarri du bere taldea Alba Blancok. Azanzak berdindu du lehia baina Marina González Cleba aurretik jarri du berriro.
Pucheren hutsarte ostean, Núñezek gola sartu du eta azken baloian Tempranok pibotea aurkitu du baina ez du asmatu Palominoren aurrean.
Fitxa: Carobels Cleba León 25, Bera Bera 25
Carobels Cleba León 25 (12+13): Palomino, Caño (8), González (5), Méndez (3), Lito (2), Ubillos (1), Blanco (1), Calvo, Cabello (1), Hippert (1), Lozano, Prieto (2), Seco eta Viñuela (1).
Bera Bera 25 (11+14): Zugarrondo, Etxeberria (3), Menéndez (2), Núñez (3), Elorza (7), Arrojeria (4) eta Ezkurdia–-- titular – Martínez (2), Ederra (3), Arizaga, Azanza (1), Husillos, Lizarbe eta Temprano (o.a.)
Epaileak: Antonio Martín (Gaztela Leoi) eta José Luis Fernández (Asturias).
Kanporatuak: Ubillo (2) eta Calvo Carobelsetik eta Arrojeria eta Menéndez (2) Bera Beratik.
Partzialak: 1-1, 2-2, 3-4, 6-7, 9-9, 12-11 –atsedenaldia- 14-14, 15-18, 17-21, 18-23, 22-23 eta 25-25
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak gaur goizean taldeko zutabe nagusienetarikoen kontratuen luzapena iragarri du, hau da Eli Pinedo, Ana Temprano eta Ana Martínezek hurrengo denboraldian Bera Beran jarraituko dute.
Garmendiak eskertu die hiruei “Bera Beran segitzeko egin duten apustua” eta adierazi du datorren urteko taldeak “eskarmentu handiko jokalariak eta gazteaz osaturik egongo dela”.
Jokalariak, bestetik, pozik agertu dira eta taldea “lekurik gorenean mantentzeko asmoa” azaldu dute. Pinedok onartu ditu atzerriko eskaintzak baina bertan gelditzea erabaki du “hemen oso gustora nagoelako eta tituluak irabazten jarratzeko nahiz eta taldean aldaketak eman arren”. Era berean “babesle pribatuen inplikazioa” eskatu du “balore positiboak zabaltzeko”.
Tempranok ere poza adierazi du eta bere ustez “etorriko diren fitxaketak tituluak irabazi nahiko dituzte eta guk taldean ahalik eta ondoen sartzen lagundu behar ditugu”.
Lehenengo lerroko jokalari Ana Martínezek uste du “Bera Berak frogatuko du berriro ligako aurreneko postuetan egongo dela”.
Europako lehiaketaz galdeturik, Tati Garmendiak azaldu du “ekainaren 9ra arte epea dugu Champions Leaguen izena emanteko. Tarte honetan informazioa jasoko dugu, ziur aski atarikoa jokatu beharko dugu baina babesle garrantzitsurik gabe uko egingo diogu eta EHFn jokatuko dugu”.
Bera Berako harrobiak hiru partida izango ditu asteburu honetan, hirurak bihar larunbata. Goizean, Foru Aldundia txapelketa Bidebietan, 9,45etan mutilen infantileko Bera Berak Bergara hartuko du eta 12,30etan kadeek Gasteizko Carpinterías Vascongadas izango du aurrean.
San Vicenç dels Horts bizitako esperientzia ostean, Bera Berako kadete taldeak Gipuzkoako kopako finala jokatuko du bihar larunbata 18,15etan Zumaiako Lubaki kiroldegian bertako Zarazpe Lakatuak Pulpo KE taldearen aurka.