Baina aurretik, bi lagunarteko izango ditu. Bihar Nantesen 18etan bertako taldeari bisitaldia itzuliko dio. Frantziako liga erregularrean bosgarrena gelditu zen taldeak Gascan erakutsi zuen lehengon (25-30) jokuz oraingo Bera Bera baino gehiago dela. Asteazkenean 19etan, La Rochellen bertako Aunis Handball taldea izango du aurrean, bigarren mailakoa eta han jokatu zuten Zulai Agirre eta Patricia Aisak, bestek beste.
Eta Celles sur Belle herriko txapelketan, ostiralean 18etan bigarren mailako Tours hiriko Chambray izango da aurkaria finalerdian. Eta larunbatean Nantes Loire Atlantique edo bertako Celles sur Belle, hau ere bigarren mailako taldea. Puchek plantilla osoa eraman du Frantziara, Tania Yáñez –lanean dago- eta Maialen Múgica –errehabilitazioan jarraitzen du- izan ezik. Olatz Ramon, Eider Lizarbe eta Maialen Husillos gazteak senior taldearekin bat egingo dute. Hortaz, exijentzia handiko jardunaldiak izango dira, bost egunetan lau partida jokatuko dituelako eta horrez gain entrenaldi saioak ere prestatu dira.
Pucheren jokalarientzat bigarren lagunartekoa izango da eta horretarako deialdi bera errepikatuko du, Frantziara bidaia egin aurretik. Abuztuaren 17an izango da eta bertan Maitane Etxeberriak bat egingo du taldearekin. Bera Berak Nantes Loire izango du berriro aurrean abuztuaren 18an Nantesen eta abuztuaren 21 eta 22an Celles sur Belle herriko txapelketan parte hartuko du, ostiralean Chambray taldea izango da aurkaria. Tours hiriko taldea Frantziako bigarren mailan dago, partida 18etan hasiko da eta hurrengo eguneko aurkaria Nantes vs Celles sur Belle partidatik aterako da.
Partida ostean itzuliko da Bera Bera Donostiara eta abuztuko azken astean Superkopako finala prestatuko du. Aldez aurretik, asteazkenean, Egiako txapelketan Aiala Zarautzekin jokatuko du azken lagunartekoan.