Bera Bera

Select your language

Argazkiak ez dira guztiak agertzen, baina 16 gazte izan ziren lehengo astean Bera Bera Eskubaloiak burutu zuen begirale ikastaroan. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak lagunduta, Maria Gracia entrenatzaileak zuzendu zituen euskera hutsean saioiak non arlo teorikoak, teknikoak jorratu diren eta era praktiko batean ere pistan.
Helburua da begiraleak eskubaloian trebatzea harrobiko taldeekin zein ikastetxeetan edo eskola kirolean, ahalik eta ezagutza handienekin ematea.
María Graciak honako gaiak jorratu ditu: formazio teknikoa eta taktikoa, didaktikaren hastapena, joku arauak eta kirolean segurtasun eta higiene arauak.
Euskarari ere tartea utzi zion ikastaroak, umeek kirola egiten dutenean ere euskara erabili aldera.
Bera Berako harrobiko hainbat jokalariez gain, ikastarora hurbildu ziren Zurriola, Altza, Intxaurrondo, San Luis La Salletik eta Hernani eskubaloiko bi entrenatzaile.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores