Bihar, urriak 7 ostirala jai eguna dela aprobetxatuta, 2016-17 denboraldiari hasiera emango dio Bera Berako senior mailako taldeak Bidebietan 10,15etan Portugaleteko Jarrilleras.
Aurten 12 taldez osaturiko multzo bat da Euskal liga, Donostiako eta Portugaleteko taldeaz gain Gipuzkoako Ereintza, Elgoibar, Pulpo, Aloña Mendi eta Zarautz daude eta Bizkaitik, Basauri, Zuazo, Kukullaga, Urdaibai eta Askartza. Hortaz, 22 jardunaldi izango dira, asteburu honetan hasi eta 2017ko apirilaren 22ra arte iraungo du Ligak.
Kadeteak
Kadete mailako partidekin osatuko da asteburua. Larunbatean, mutiletan, Bera Bera Urdina Artalekura abiatuko da 10etan Bidasoa Irun taldearen aurka jokatzea; nesketan, aldiz, Bera Bera Urdina CB Urola hartuko du Bidebieta 10,30etan, eta 16etan Errenteriko Beraun pilotalekuan Bera Bera Laranja eta Ereintza Beisser elkarren aurka arituko dira.
Euskal selekzioa
Infantil, kadete eta jubenil mailetako euskal selekzioek Urriaren 12an entrenaldia burutuko dituzte. Urdulizen 11,30etan infantil mailako taldea elkartuko da eta horien artean, Bera Berako Oihane Cao. Faduran, ordu berean, kadeteak Bera Berako Nerea Lizarraga barne eta jubenilek Eibarko Unibetsitate laboralean bilduko dira 9,30etan, horien artean Anne Gorostidi eta Elene Vázquez.