Espainiako selekzioarekin dira Super Amara Bera Berako hiru jokalari, gaurtik aurrea igande bitartean Eldan nazioarte mailako txapelketan parte hartuko dutena. Marta López, Judith Sans eta Ana Temprano Jorge Dueñasek 18 jokalariz osaturiko deialdiko partaide dira Suedian abenduaren 4tik 18ra bitartean ospatuko den Eurokopa prestatze aldera.
Espainiako selekzioak Argentina izango du gaur (20,30etan) aurrean, bihar Japón (20,15etan) eta igandean (12.30etan) Polonia, indartsuena akaso. Txapelketa ostean, datorren astean Suediara bidaiatuko diren 16 jokalarien zerrenda emango du Dueñasek.