Ez dauka zorteriz Zarauzko alboko jokalariak. Iazko denboraldiko lehen zati ttukuna bete ostean, Maialen Múgica Euskadiko Kopa ospatu eta gero larri lesionatu zen, eskuin belaunean lotailu gurutzatua apurtu zuenez urteari amaiera jarriz.
Otsailaren 18an egin zioten ebakuntza, Castellón ospaturiko Kopa bezperan eta denboraldi amaieran nabarian gelditu zen errehabilitazioa atzeraturik zuela. Belauna ez zuen guztiz luzatzen eta erresonantzia batean ziklope izeneko sindromea antzeman zioten. Hortaz bihar ebakuntzari egingo diote eta honek beste hilabeteko atzerapena gehituko zaio Maialen Múgicari entrenaldietara itzultzeko.
Alboko jokalariak protagonismo handia izan dezake aurtengo Bera Beran, batez defentsan.
Lur Errekondo
Bestalde, mina kendu ezinda, Lur Errekondok ere ebakuntzari egin zioten sorbaldan. Medikua gustora gelditu zen, orain hilabetea igaro behar du mugitu gabe eta beste hiru errehabilitazioan. Ea oraingoan lortzen duen jarraipen bat.
Espainiako Emakumezkoen eskubaloi selekzioak zortzigarren postuan amaitu zuen atzo Valentzian ospaturiko 19 urte azpiko Europako txapelketa. Danimarkak urrea lortu zuen Errusia gaindituz eta Suediak osatu zuen podiumna.
Maitane Etxeberria eta Andrea Zaldua izan dira bertan eta batez ere Lezoko jokalariaren lana aipagarriena izan da, lehiaketako eskuin hegaleko onena izendatu baitzuten Etxeberria, Jorge Dueñas hautatzaileak garaikurra eman ziona.
Etxeberriak protagonismo handia izan du Europako txapelketan. Defentsan lan ikaragarria egiteaz gain, erasoan agertu dira zenbaki borobilak. Bere taldeko golegile nagusiena izan da, zazpi partidetan 34 golekin, ia batez beste bost gol ateratzen da, %80ko portzentaiarekin eta penaltiz, 12 gol.
Eskarmentua eta gazteria nahastu ditu aurten Bera Bera Eskubaloiak 2015-16 denboraldiari aurre egingo dion plantillan eta gaur goizean Donostiako Josean Gasca kiroldegian aurredenboraldiari ekin diona ilusioak berriztuta.
26 urtera iristen ez den bataz bestekoarekin, Bera Berak eskarmentu handiko jokalariekin: Matxalen Ziarsolo -15 denboraldi-, Eli Pinedo -10-, Silvia Ederra, Ana Temprano eta Tania Yáñez –fitxaketa berria- eta ibilbide luzeko gazteekin osatu du taldea. Maite Zugarrondo atezainak transizioa finkatu du eta 90. hamarkadakoak agertzen dira Alba Menéndez –zazpigarren denboraldia Bera Beran oraindik 24 urte bete ez dituenen-, Ana Martínez eta Maialen Múgica –lesionaturik ez bertan izan-, hirurak 91eakoak eta 94koak dira Arrojeria, Ezkurdia eta Judith Sans iritsi berria. Erdian, Alicia Fernández fitxaketa -23 urte abenduan-; eta gazteena, Maitane Etxeberria -18 urte- Valentziako 19 urte azpiko Europako txapelketan protagonismo handia duena.
Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegik ongietorria eman dio taldeari eta jokalari nahiz arlo teknikoari animoak eman dizkie erronka berriei ekiteko.
Komunikabideen aurrean, Montse Puchek argi utzi du “intentsitatea eta exijentzia eskatuko duela lehen minututik denboraldi hasierara ahalik eta ondoren iristeko”. Aste hauetan zehar, Bera Berak arlo fisikoa eta pistan egingo den lana uztartuko ditu. “Igandeetan bakarrik hartuko dugu atseden, astean hiru egunetan bi saio burutuko ditugu eta, gutxienez, sei lagunarteko jokatuko ditugu”.
Bera Berak abuztuaren 12an hartuko du Gascan Nantes Loire Atlantique, Frantziako lehen mailako taldea; abuztuaren 14an Barakaldon jokatuko du, Frantziako Celles sur Belle herrian Nantes abuztuaren 18an, bertako txapelketan abuztuaren 21ean Chambray-Touraine HB bigarren mailako taldea izango du aurrean eta larunbatean beste bat emaitzaren arabera eta abuztuaren 26an Egiako txapelketan itxiko du Aiala Zarautzen aurka; abuztuaren 29an (19,30etan) Superkoparekin Bera Berak eta Rocasak Gaskan ofizialki denboraldia hasiko dutelarik.
Montse Puche ziur da “jokalari berriek ekarpen handia emango diote taldeari, orain integrazio lana egin behar dugu lehenbailehen”. Taldeari eskatu nahi dionaz galdeturik, madrildarrak “eraso posizionalean hobetu, defentsan jokalari guztiak egokitu eta transizio eredua landu”.
Portugal eta Bielorrusiaren aurkako garaipenei esker eta Norvegiaren aurka galdu arrean, Espainiako selekzioak Valentzian egun hauetan ospatzen ari den 19 urte azpiko Europako txapelketako Main Round delakora lortu zuen txartela eta bertan dira Maitane Etxeberria eta Andrea Zaldua gipuzkoarrak.
Fase hauetan Hungaria eta Suedia izango dute aurrean, uztailaren 28 eta 29an arratsaldeko 19etan.
Aurreneko faseko puntuak kontutan hartzen direnez, norvegiarrak eta suediarrak bina puntukin daude, espainiarrak eta hungariarrak ordea hutsean daude. Horregatik, ezinbestekoa da Sagrario Santanaren selekzioak garaipenak eskuratzea dominak hizpide izan nahi badute.
Taldean lan azpimagarriena betetzen ari da Maitane Etxeberria. Pistan minutu askorekin, 13 gol daramazki eskuin hegalekoak, horien artean, hiru penaltiz.
Montse Puchek datorren ostegunerako, uztailak 30, Josean Gascan goizeko 10,30etan deitu dituen ohorezko mailako 12 jokalariaz gain, iaz lehen taldearekin debuta egin zuten Eider Lizarbe albokoak eta Maialen Husillos hegalekoak eta, era berean, Olatz Ramon piboteak bat egingo dute aurredenboraldian. Aitzitik, bertan egoterik ez du izango Lur Errekondo, sorbaldatik ebakuntza egin berri diotelako.
Izan ere, Montse Puchek beste hiru baja ditu: lesionaturik dagoen Maialen Múgica, Maitane Etxeberria eta Andrea Zaldua Valentzian 19 urte azpiko Europako txapelketan direlako. Gainera, Múgicari berriro ebakuntzari egingo diote belaunean, ziklope izenekoak ez baitio erabat belauna luzatzen uzten. Bestetik, Andrea Zaldua Aiala Zarautzen utzita jokatzeko lanean dira bi taldeak.
Hortaz, Puchek 15 jokalari izango ditu aurredenboraldiko lehenengo egunetan arlo fisikoak lehentasuna izan arren, Gascako pistan egingo duten lana ere erabakiorra izango da.