Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera eskuin alboko María Prieto O’Mullony jokalariari hernia diskaleko ebakuntza egingo diote datorren astean.

Ezker belauna lotailu gurutzatua eta menisko ebabuntza gaindituta, SUPER AMARA Bera Beraren abenduan debuta eginda, Zamorako jokalariak bizkarrean min handia somatu zuen Helvetia Alcobendasen aurkako partida ostean eta hurrengo hiru partidetan baja izan zen.

Tratamentu kontserbadoreak ez du espero zen emaitza eman eta klubak eta jokalariak ebakuntzaren aldeko apustua egin dute. Astelehenan PCR froga egingo diote eta negatiboa izanez gero, asteazkenean edo ostegunean egingo diote ebakuntza O’Mullonyri.

Antza, sei hilabeteko epea igaro beharko du berriro pistan egoteko, ondorioz, Zamorakoak lehiaketako aurreneko hiru hilabeteak galduko ditu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores