Bera Bera

Select your language

Japoniako Mundialen Zilarrezko domina lortu zuen Maitane Etxeberria gutxienez 2022ra arte izango da SUPER AMARA Bera Berarekin kontratua bi denboraldiz luzatu duelako.

Eskuin hegaleko jokalariarentzat “erabaki erraza” izan dela aitortu du. “Pozik nago eta oso gustora taldearekin, etxean nago, ondoen nagoen lekuan eta Ligako talderik onenetarikoan, klubak ere nire aldeko apustua egin du uneoro” azaldu du Etxeberriak. Izan ere, SUPER AMARA Bera Berako zutabe nagusi gisa ageri da 2013ko irailean debutatu zuenetik, 16 urte besterik ez zituela. Maitane Etxeberriak 203 partida jokatu ditu Bera Berarekin, 500 gol baino gehiago sartuz eta bi Mundial jokatzeko aukera ere izan du, Alemanian eta Japonian non Zilarrezko domina lortu zuen abenduan. Gaztea izan arren- 23 urte- eskarmentu handiko jokalaria da “baino ez dut horretan asko pentsatzen”, bere ustez “taldekide bat gehiago” sentitzen delako.

Etxeberriak positibotzat joatzen du aurten “egindako lana, taldea ia berria zelako”. “Hasieran kostatu zitzaigun baina egindako lana pistan erakutsi dugu eta jokatutakoa partidarik galdu gabe amaitu dugu”. Halere, “ez genuen horrela nahi izan baina pozik gaude” onartu du.

BAT Basque Team eta Kirolgi kirolariak hurrengo denboraldiaz “sentsatzio onak ditu”. Izan ere, “taldea ez da asko aldatuko” eta bere ustez “jokalari berrien (Alice Fernandes eta Laura Hernández) ekarpena oparoa izango da”. Zentzu honetan, gipuzkoarrak oso harreman ona dauka elxetarrerekin, selekzioan bat egin dutelako sarri. Etxeberriak onartu du “pozik nago talde berean jokatuko dugulako, miresten dudalako, kirolari eta pertsona aparta delako”.

Helburuaz, taldekideekin bat egin du. “Liga eta Kopa dira helburu nagusienak baina niri Europan urrutiago iritsea gustatuko litzaidake, desberdin bizi duzun lehiaketa delako” adierazi du. Horrez gain, “jokalari gisa hazi nahi dut” uste duelako “gehiago emateko gai naizelako”, Joku Olinpikoetan amaituko den denboraldian. Horretarako “lanean jarraitu nahi dut” eta irisitekotan “aukera aprobetxatu”. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores