
Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) publikoa egin du gaur 16 taldeak nola banatu dituen azaroaren 22an egingo den zozketarik begira, 11etatik aurrera, Vienako egoitzan, non SUPER AMARA Bera Berako ordezkaritza izango den.

SUPER AMARA Bera Berak gaur eguardian denboraldi hasieran helbururik handieneterikoa finkatu zuela lortu du. EHF Cupeko multzoen faserako txatela exijentea eskuratea, hau da, Europako 28 talde nagusien artean egotea, guztiak Liga handikoak. Gol bakar batez galdu arren (22-23), kanporaketa gainditu du (48-41).
EHF Cupeo R3 kanporaketako joanekoak emaitza harrigarria utzi zuen, multzoen fasean kokatuko duena garailea, izan ere, SUPER AMARA Bera Berak zortzi goleko abantaila lortu zuelako Hungariako Dunaújvárosi taldearen aurrean (18-26). Itzulera, igandean 12etan Gascan Portugaleko Daniel Accoto eta Roberto Accoto epaileen zuzendaritzapean.