
Igo berri ziren Euskal Ligara Lacturale Bera Berako kadete eta jubenil mailako neskak eta hasiera gogorra izan arren oso txapelketa bikaina burutu dute, bi sailkapenak bat eginda Kukullaga eta Aiala Zarautz taldeen atzetik ia denboraldi osoa. Ermuan garaipen batek berretsiko luke hirugarren postua.

Larunbatean SCM Craiova errumaniarrarren aurka EHF Cupeko garaipena oraindik jende askoren ahoetan izan da, SUPER AMARA Bera Berak Kopa final zortzirenei aurre egingo die orain, izan ere Helvetia Alcobendas taldeari egingo dio bisita asteazkenean 20etan (Pabellón de los Sueños, Óscar García eta Alfredo Arcos, madrildarrak).
Garaipen itzela Artalekun SUPER AMARA Bera Bera lortu duena, 32-21 SCM Craiova egungo txapeldunari irabaztea ez da egunero lortzen. Partida borobila izan da, ia bete diren harmailak eta taldeak bat egin dutelarik.