Bera Bera

Select your language

Mariane Fernandes alboko jokalariari urtebetez berritu dio kontratua SUPER AMARA Bera Berak, ondorioz, 2020-21 denboraldiako plantilla erabat osatuta gelditu da, lehen taldean 17 jokalari kontratupean izango direlarik.

Norvegiako ligatik etorrita, 24 urteko ezker albokoak ondo ekin zion denboraldiari, batez ere, Superkopan eta Corona Brasov taldearen aurkako Europako kanporaketan. Belaunean mina hartuta, konfidantza galdu zuen, baina SUPER AMARA Bera Berak jokatu zituen azken partidetan ekarpen handia egin zuenez klubak kontratua berritzeko proposamena egin zion. Mariane Fernandeses “oso pozik” dagoela aitortu du SUPER AMARA Bera Bera “talde handia delako, egungo txapelduna”. “Pistan ospatzea falta izan zaigu baina ezinezkoa izan da” aitortu du brasildarrak.

SUPER AMARA Bera Berako 2020-21 plantilla erabat osaturik geldituta Fernandesekin. Irailetik aurrera ziuraski bi Kopa –Alhaurínengoa ospatuz gero Superkopa ere jokatuko da-, Guerreras Iberdrola liga 22 jardunaldi eta European Handball Leagueko ibilbideari ekin behar dio Imanol Álvarezen taldeak.

Fernandesen ustez taldearen elkar ulertzea hobea izango da, izan ere “bakoitzak nola jokatzen duen badakigulako”. Brasildarrak “sentsazio oso onak ditut, lan handiko urtea izango dela uste dut eta gogotsu nago”. Era berean “gehiago jokatzea” espero du eta “hasteko irrikan nago”. “Eskubaloiaren faltan somatzen dut” amaitu du. 

Ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera honako jokalariekin arituko da 2020-21 denboraldia:

-          Atezainak: Renata Arruda eta Alice Fernandes

-          Eskuin hegalaria: Maitane Etxeberria eta Adriana Cardoso

-          Eskuin albokoak: Alba Menéndez, María O’Mullony eta Malena Cavo

-          Zentralak: Esther Arrojeria eta Emma Boada

-          Pibota: Nekane Terés, Elisabet Cesáreo eta Ainhoa Etxeberria

-          Ezker albokoa: Manuela Pizzo, Mariane Fernandes eta Laura Hernández

-          Ezker hegalaria: Sara Gil eta Mireno Moreno.

Aurredenboraldiari uztailaren 27an ekingo dio SUPER AMARA Bera Berak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores