Gipuzkoa Sortzen joan den denboraldian, 2024ko irailean, Gipuzkoan goi errendimenduko errugbia sustatzeko sortutako proiektua da. Bera Bera errugbi taldeak osatzen du, Zarautz eta Lasarte ‘Beltzak' taldeekin lankidetzan, eta gizonezko hiru talde ditu, honako maila hauetan lehiatzen: Ohorezko B Maila, Euskal Liga 1 eta Euskal Liga 2.
Finalaurrekoa AVK Gipuzkoa Sortzen gizonezkoen lehenengo mailako taldearentzat Elorrioko San Roke zelaian. 7 puntuko aldea iraultzea dagokie. Azken jardunaldia S16entzat, lidergoa jokoan; aukera ona Lekarozen S18entzat, eta igandean eskolaren ate irekiko entrenamendua Puion.
Asteburu handia Bera Berako taldeentzat: igandean lehen mailako finalaurrekoak Anoetan, Espainiako Txapelketa Valladoliden S16koentzat, denboraldiko azken partida Ohorezko B Mailako mutilek, nesken partida Amorebietan, S18 Gernikan, eskola Puion... asteburu borobila.
Larunbat eguerdian finala Atsobakarren AVK Gipuzkoa Sortzenentzat, Lehen Maila Euskotarrean playoff-etarako postu bat lortzeko, eta Astin partidazo handia DHBn Getxo liderraren aurka. Eskolak, berriz, ahaztezina izango den asteburua biziko du Cisnerosen Txapelketan.











