
Oso partida onak izan ziren gizonezkoen senior taldeenak eta garaipena lortu ez bazuten ere, zertaz dauden eginak erakutsi zituzten. Gurdizaharren lagunartekoa EGOR 24a prestatzeko. Eskolak ederki gozatu du Iruñeko lokatzan.

Errugbi arratsaldea Anoetan, gizonezkoen senior taldeek 16:00etan Oviedoren eta Arratiko Zekorraken aurka jokatuko dituzten bi partidekin. Adi Bera Berako harrobiko bi jokalari hautatuen munduko seven serieei.

Partida oso garrantzitsua gizonezkoen lehen taldearentzat larunbatean Anoetan, liga erregularreko azken jardunaldia emakumezkoentzat, bigarren taldearentzat taulan igotzeko aukera, S18 eta S16 bidaiak eta eskola igandean gure kirola probatzera etortzeko.