1.MAILA NAZIONALA

BERA BETRA BULTZ – LA SALLE BILBO.- BILBO, LARUNBATA 18.15

2.MAILA NAZIONALA

BERA BERA MRW AMARA – UNAMUNO.- MANTEO, LARUNBATA 16.00

SENIORRAK

BERA BERA AMARA – GOIERRI.- URRETXU, LARUNBATA 18.00

BERA BERA GROS – TECNUN.- MANTEO, LARUNBATA 20.00

JUNIORRAK

IBAETA BERA BERA – TAKE.- YOLDI, IGANDEA 12.00

BERA BERA MONPAS – ZAST.- ZARAUTZ, LARUNBATA 16.00

BERA BERA ULIA – BKL.- BEASAIN, IGANDEA 12.30

KADETEAK

BERA BERA GROS – ERROIBIDE.- BEHOBIA, IGANDEA 12.00

BERA BERA MANTEO – ATCO AITXURI.- MANTEO, LARUNBATA 9.30

IBAETA BERA BERA – SASKI AXULAR.- AXULAR, LARUNBATA 12.00

BERA BERA BALDA – SANTO TOMAS LIZEOA.- BENTA BERRI, IGANDEA 10.00

INFANTILAK

BERA BERA LARZABAL – MONDRAGON.- ARRASATE, LARUNBATA 10.00

BERA BERA URGULL – AÑORGA.- MANTEO, LARUNBATA 9.15

BERA BERA GRUPO ELEKTRA – ZAST.- ZARAUTZ, LARUNBATA 13.00

BERA BERA ZURRIOLA – SASKI AXULAR.- AXULAR, LARUNBATA 10.30

BERA BERA SANTA CLARA – LEK ARESKO.- MANTEO, LARUNBATA 10.30

INFANTIL RENDIMIENTO BERA BERA LARZABAL 33 - 46 IRAURGI

Azken partidua gabonetako oporrak iritsi aurretik. Partidu zaia espero genuen, exigentea.

Horrela izan zen, partidu gogorra eta fisikoki asko eskatu ziguna.

Lehen bi laurdenetan lan txukuna egitea lortu genuen, egia da orain arte min egin ez diguten

akatsek partidu honetan egin zigutela. Horietako batzuk aipatuko ditut; defentsara azkar ez

jaisteak (balance defensivo) Iraurgikoei kanasta errazak sartzeko aukera asko eman

genizkien. Bestetik, aipatzekoa da ere defentsan gogor egon nahi izateak momentu

batzuetan prezipitatzea eragin zigula eta aurkariek “puerta atras” asko egin zizkigutela.

Hala ere, akats horiek konpontzen saiatu ginen eta deskantsura 2 puntuko aldearekin iristea

lortu genuen.

Hirugarren laurdenak erabakiko zuen partiduak noren alde egingo zuen. Ausardiaz eta

kontzentraturik atera nahi izan genuen baina hirugarren laurdenak min handi egin zigun.

Easoren aurkako partiduan bezala. Lehen bi laurdenetan sartu ez zizkiguten puntuak baino

gehiago sartu zizkiguten, 19 puntu. Hortaz ohartu behar garela argi dago eta deskantsuan

kontzentrazio puntu hori bilatu behar dugula bai edo bai.

Tiro libreena ere adierazgarria da, 22 tiro libre bota genituen eta 7 sartu. Horrek eragin zuen

partiduaren noranzkoa.

Laugarren denbora aldiz, irabaztea lortu genuen. Aipatzekoa, neskek ez zutela amore eman

bukaerara arte.

Azkenik, kronika honi bukaera emateko aipatu nahiko nuke partidu bat irabazteko guztion

ausardia beharrezkoa dela eta denok izan behar garela ausartak. Eta jokalari batzuk

gonbidatzen ditut erasoan ausartak izatera, ahal dute eta!

Orain Gabonak deskantsatzeko diren arren, guk entrenatzen jarraituko dugu bueltan orain

arte eman duguna baino gehiago emateko helburuarekin.

GU GERA GERA BERA BERA

 

9-12/5-4/7-19/12-11

1.MAILA NAZIONALA

BERA BERA BULTZ 56-44 LEIOA

2.MAILA NAZIONALA

BERA BERA MRW AMARA 34-69 TOJU

SENIORRAK

MUNDARRO 45-6 BERA BERA AMARA

TAKE 34-42 BERA BERA GROS

JUNIORRAK

ESKORIATZA 39-34 BERA BERA

BERA BERA ALBISTUR 39-44 EASO

AÑORGA 58-45 IBAETA BERA BERA

BERA BERA ULIA 35-51 TAKE

BERA BERA MONPAS 42-51 IRAURGI

KADETEAK

IRAURGI 44-46 BERA BERA

BERA BERA MANTEO 48-55 INTER

BERGARA SORALUZE 43-30 IBAETA BERA BERA

BERA BERA BALDA 21-89 BERA BERA GROS

INFANTILAK

BERA BERA LARZABAL 33-46 IRAURGI

BERA BERA GRUPO ELEKTRA 20-61 EKINTZA ATCO

ZAST 54-30 BERA BERA URGULL

BERA BERA ZURRIOLA 65-24 ASKATUAK

OIARTZUN 18-52 BERA BERA SANTA CLARA

ALEBINAK

IRAURGI 20-NP BERABERA

BERA BERA MONPAS JUNIORRA 42 – 51 ISB

Partidazo.

Jardunaldi honetan bigarren sailkatua jaso dugu etxean eta lori izerditu behar izan dute Azpeitiarrek garaipena eskuratzeko.

Hasi aurretik bagenekien oso zaila izango zela garaipena baina ISB bezalako talde txikiak ondo ematen zaizkigu eta gure aukeratxoa jokatzeko grinez irten gara pistara. Bosteko txiki eta azkarra plazaratu dugu, kale edo bale, eta kukuak ondo jo digu. Haiek baino mentalizatuagoak atera gara, intentsuagoak eta beldurrik gabe ez baitgenuen deus galtzeko.

Gauzak honela lehen laurdena irabazi dugu 12-11, presioa gainditu ezinik ibili dira beraiek eta gu saskira begira zital. Bestaldean zalantzak sortu zaizkie ez baitzuten hain talde oldarkor bat espero aurrean, guk aldiz ideiak garbi genituen, bagenekien zer joko egin nahi genuen eta lehen laurden honetan lortu dugu.

Bigarren laurdena ildo beretik joan da baina 6.minutuan Azpeitiarrek estualdi bat eman diote haien defentsari eta baloi dezente lapurtu dizkigute presioan. Guk aldiz errotazioak egin ditugu eta ezin izan diogu hasierako intentsitateari jarraipena eman, honela markagailuan ihes egitea lortu dute eta 23-31 iritsi gara atsedenaldira.

Hirugarren laurdenaren lehen erdian 3-13ko partziala sartu digute. Berriro ere errebotea ez dugu ondo zaindu, baloia igotzeko zailtasuna genuen eta erasoan ez genituen zirrikituak aurkitzen. Ez dugu asmatu baloia mugitzen, estatikoan kosta egiten zaigu aukerak sortzea, eta ezin izan dugu erritmo azkar batean jolastu trantsizioan errebotea haiena baitzen. Azpeitiarrek kalitatezko saskiratzeak lortu dituzte eta erakutsi dute zergatik diren bigarren sailkatuak. Hala ere taldeak berriro ere ez ditu besoak jaitsi, hutsarte bat eskatu dugu ideiak berrantolatzeko  eta partiduari heldu nahi horretan temati jarraituz 8-0eko partzial batekin itxi dugu laurdena.

Azken laurdena eta partiduan ginen, aukera errealekin garaipena lortzeko eta erabat sinistuta, ligako talde hoberenetakoari gauzak zail jarriz. Defentsan gure ohiko aldaketa egin dugu eta Azpeitiarrak erabat blokeaturik egon dira une batez, baloi asko lapurtu ditugu atzean eta taldeak sekulako adorea erakutsi du, haiek aldiz itzaliak zeuden, haserre. Partidua hausteko hainbat aukera izan ditugu baina saskira begira aziertua falta izan zaigu eta honelako taldeen aurrean ezin da barkatu. Azken momenturarte lehiatu dugu eta 42-51 amaitu arren partidua oso zapore onarekin geratu gara, galdu arren eta partidua nola joan den ikusita garaile psikologikoak izan garela esan dezakegu umiltasun osoz.

Emaitza ikusterakoan bat baina gehiago  harrituko da ziur, hain markagailu estua ez baitzen espero, a priori alde handiz galdu beharreko partidua genuen liga nola doan ikusita. Baina ez, azken bi partiduetan sekulako aurrerapausoa eman du taldeak eta liga hasieran ginen mailatik oso goran gaude orain, lastima da liga itzuli bakarrekoa izatea berehalako errendimendua eskatzen baitu horrek eta ez epe ertain/luzekoa. Gabonetako geldialdira oso une gozoan heldu gara eta datozen partiduak lehiatzeko ondo eta ganoraz entrenatzea besterik ez zaigu geratzen.

Gauza asko hobetu behar ditugun arren; azkenean, agian, uste duguna baino lehiakorragoak gara. Zorionak eta jarrai dezagun!

Luke (9), Eneritz (6), Arrate (-), Maria (5), Inge (14), Nahia (-), June (6), Maddi (-), Natalia (2).

@beraberasaski

Bera Bera Saski
RT @ibaetabasket: Alzola @BasqueWater es nuestro proveedor de agua. @azumugu @erikasouza14 y @mehrynkraker han visitado las instalaciones d…
Bera Bera Saski
RT @beraberart: 📌Programa Fin de Semana 📆Urria 19-20 Octubre 📌Asteburuko egitaraua 🏉Rugby 🤾🏽‍♀️Eskubaloia 🏀Saski ♿️🏀BSR 🏐 Voleibol https://…
Bera Bera Saski
RT @Basketbasko: 🏀 EMAKUMEZKOEN 1. MAILA 📅 3. JARDUNALDIA ➡️ Liderren arteko lehia Donostian: @beraberasaski vs @TabirakoBaqueST ➡️ Biz…
Bera Bera Saski
RT @mhlsports: 🥗🥪🍖🧀🍞🥘🍮🍎🍌 Hora de comer... #Olibasket https://t.co/NiaX9mjgXT
Follow Bera Bera Saski on Twitter

Laguntzaileak / Colaboradores

© Bera Bera RT