
SUPER AMARA Bera Berak azaroaren 17an, asteazkenean, 19etan Josean Gascan Guerreras Iberdrola ligako 2021-22ko errebelazio talde Unicaja Banco Gijón hartuko du, egun sailkapenean bigarrena, donostiarrak baino puntu bat gutxiago duena, ondorioz, 2021eko azken jardunaldian lidergoan jarriko du.
SUPER AMARA Bera Berak sei goleko desabantaila irauli beharko du Donostiako Josean Gasca kiroldegian Ramnicu Valcearen aurka (34-28, 13-16 atsedenaldian) galdu ostean European Leagueko Q3ko joanekoan Errumaniako hiri honetako Traian Sport Hallean gaur arratsaldean jokatu dena.

SUPER AMARA Bera Berak Ramnicu Valceako Traian Sport Hallean European Leagueko Q3ko joanekoa jokatuko du bihar larunbata (15etan bertanko orduan, 14etan Euskadin) Errumaniako hiri honetako izen bereko taldearen aurka, Europako bigarren lehiaketa multzoen fasera txartela lortze aldera. ETB4k zuzenean eskainiko duen norgehiagoka, Anatoliy Novikov eta Valeriy Rozhkov epaipe ukraniarrek zuzenduko dute, Gergely Vattay hungariarra EHFko delegatua delarik.