
SUPER AMARA Bera Berako Alice Fernandes Silva atezaina Guerreras Iberdrola Ligako hamargarren jardunaldiko ‘Guerrera Iberdrola’ izendatu dute, lehiaketako web orrialdean bildutako botuen arabera.

SUPER AMARA Bera Bera abenduaren 1ean Espainiako Mundialean ordezkatuta egongo da bost jokalariekin eta entrenatzailearekin. Fernandes, Brasilekin; Etxeberria, Hernández, Cesáreo eta Imanol Álvarez Espainiarekin eta Cavo Argentinarekin selekzio ezberdinekin konzentraturik daude.

Asteburuko emaitzen artean azpimarratzekoak dira Euskal ligan Bera Bera senior taldearen garaipena Bidebietan, Ereintzaren aurka (24-16), sailkapenean bigarrena kokatuz. Bestetik, Gipuzkoako txapelketan, Herrería Bidebieta jubenil taldea Arrasaten irabazita líder kokatu da.
.jpg)
Kanporaketa amaitzeko bi minutu falta zirela, bi goleko aldea izanda, SUPER AMARA Bera Berak guztia eman du, pista osoan presionatuz, Errumaniarren defentsa gainditzeko pistako zazpi jokalariekin arituz baina partida osoan egindako lanak erasoan asmatzea galerazi du, ondorioz Ramnicu Valcea da multzoen fasera sailkatu dena (63-55).