Espainiako Eskubaloi Federadioak Malagako José María Martín Carpena kiroldegian ospatuko den XLIV edizioaren Erreginaren Kopako ordutegiak ezagutzera eman ditu. Hortaz, final-laurdenetan, super amara Bera Berak Atticgo Elche norgehiagoka apirilaren 21ean ospatuko da 18etatik aurrera (rtve.play).
José Ignacio Prades hautatzaileak super amara Bera Berako Maitane Etxeberria, Esther Arrojeria eta Paula Arcos jokalariak deitu ditu 18 jokalarien artean, Danimarka, Norvegia eta Suedian abenduan jokatuko den Munduko txapelketan izateko Austriaren aurkako kanporaketa apirilean jokatzeko. Argentina eta Brasilekin ere arituko dira Cavo, Gavilán, Karsten eta Fernandes.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek bederatzi partida jokatuko dituzte asteburuan, Bidebietan Lacturale Bera Berako kadete eta jubenil taldeak besterik ez, Aloña Mendia eta Orio hartuz. Senior taldeak, aldiz, Gasteizen izango du hitzordua.
Egutegia:
Super amara Bera Bera iritsi zen azken partidetako sentsazio onekin, batez ere defentsan, eta liga erregularra eta European Leaguerako txartela garaipen batekin lortzeko asmoz. Egun batzuk itxaron beharko du, minutu gutxi batzuetan izan ezik, ezin izan baitu Caja Rural Aula Valladolid mendean hartu (33-31).































