
Erreginaren Kopako atarian, Imanol Álvarezek jokalariei mezu argi bat helarazi nahi izan die “emozioak kontrolatzea, publikoarekin, hiriarekin, antolakuntzarekin dugun konpromisoa baloratu eta berau aurrera eramateko gai izan”.

SUPER AMARA Bera Berak Illunbeko Donostia Arenan asteburuan ospatuko den XLIII edizioko Koparako kamiseta berria aurkeztu du gaur goizean Gasca kiroldegian, Alba Menéndez eta Esther Arrojeria kapitainen bitartez.
Lacturale Bera Bera kadete taldeak ere Erreginaren kopan parte hartuko du, bere mailan, minikopa delakoan, alegia. Guztira 16 jokalari deitu ditu Jokin Jimenez entrenatzaileak, Maialen Eguren eta Emma Rovira lagun dituena.

Bi partida baino ez asteburuan. Lacturale Bera Bera jubenil taldeak amore eman zuen Bidasoarekin Gipuzkoako Kopan eta Euskal ligan Bera Berak garaipenarekin itxi du bere ibilbidea Leioan, ondorioz, hirugarren gelditu da sailkapen nagusian.
Euskal Liga:
LEMA TRANSIT ASKARTZA 17-20 BERA BERA
Gipuzkoako Kopa
Jubenil neskak:
LACTURALE BERA BERA 27-29 MAKITTA SIFRA BIDASOA IRUN