Bera Bera

Select your language

Imanol Álvarezek argi du. 2019an bezala, super amara Bera Berako entrenatzaileak Europan ligaxka bat jokatzen du helburu. “Multzoen fasera sailkatzen ez garela urte asko dira, hor egon nahi dugu eta aurten da gehien lortu nahi dudana, eskuratzekotan denboraldia oso ona izango litzateke”.

Erronka handia da eta zailtasuna ere bai. Sola HK da Norvegiako puntako taldea, Txapeldunen ligan gonbidapena eskatu zuen baina EHFk ez zion ‘wild card’ eman. Norvegiarrez osaturiko taldea da, Camila Herrem erreferente nagusiena delarik. Baina ez internazionala bakarra, Novak eskuin albokoa ere, denboraldiari %100ean hasi ez zuena, Mundialerako zerrendan ere badago.

Álvarez dio Sola HK talde on bat da”. “Erasoan gauza errazak egiten ditu baina oso ondo eginda –azaldu du-. Badakigu zer egin behar dugun defendatzeko baina kostatuko zaigu oso ondo egiten dutelako”. Bere ustez “Solak, bere neurrian, Norvegiako jokuaren ordezkari da, kontraeraso zitala, defentsan babesten dira, denak elkarren ondoan, eta gainditzeko zaila”. “Akats bakoitza eta baloi galerak kontraeraso batekin zigortuko digute” ohartarazi du.

Ondorioz, “erasoan pazientzia” eskatu dio taldeari. Paris 92 taldearen aurkako kanporaketa gogorarazi du, 2021eko urrian. “Gure erasoek jaurtiketa batekin amaitu behar dute eta hori egin ezean, azkar jaitsi eta, ondoren, defendatu”. “Begirada nagusienak jarri ditugu Europan” onartu du Álvarezek eta ziur da “taldeak aktiboki erantzungo du”.

Bere iritziz, kanporaketa “berdinduta dago, agian beraiek puntu bat gehiago izango dute baina gu oso motibatuta joango gara eta aukerak izango ditugu”.

Sola HK taldeak albokoetan eta pibotean jokalari indartsuak ditu. Malin Holta zentralak zuzentzen du taldea Kristiansenekin batera. Albokoek kanpotik jaurtitzeko ahalmena dute, batez ere Novak eskuin aldetik eta Rushfeldt Deila, ezkerretik. Novak internazionala ez da gehiegi aritu erasoan aurtengo denboraldian, Knutsen jokalariak ordezkatu duelarik.

Wolf , Horst Haugseng eta Holgersen osatzen dute pibotea eta hegalekoak dira golegile nagusienak Camila Herrem eta Magnussen eskuinean. Defentsan 6-0 itxia, Wolf eta Barka erdian kokaturik eta Skartveit, atezain nahiz eta ondoan izan Granlund edo Fossum gaztea.

Eskarmentua eta gaztetasunaren arteko nahasketa dauka bere taldeak. “Europan aritu ez diren jokalariak ditugu baina selekzio mailan partida garrantzitsuak jokatu dituzte, halere, urduritasuna kudeatu behar dugu positiboki, oso esperientzia polita izango delako beraientzat”. “Giza talde gisa izan dudan talderik onenetariko da eta, nire ustez, une aproposean iritsi gara kanporaketa honetara”.

Azkenik, 2021ean bertan Errumaniako Valcearen aurkako partidari ere erreparatu dio. super amara Bera Bera bikain hasi zen (1-7) baina Valceak markagailua irauli egin zuen, gipuzkoarrek bigarren partida zegoenik ahaztu zutelarik. “Esperientzia hori daukagu, Gascan beste 60 minutu ditugulako, gainera, lepo egongo dela badakigu jendeak ez duelako hutsik egiten, egun borobila bizitzeko aukera izango dugu igandean (azaroaen 19an 12etan).

Atzo Valladoliden baja izan zen Menéndez baina Solarako prest da kapitaina. super amara Bera Berak Europan 121. partidari Karstenen bajarekin ekingo dio. European Leagueko Q3ko joaneko partida Yves Schols (Herbereak) y Stephen Martens (Belgika). EHF delegatua Finlandiako Reynir Stefánsson izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores