Bera Bera

Select your language

Jon Begiristain buru duen 26-27 denboraldirako plantilla Donostian aurkeztuko da bihar, ostirala 20eta, Grafometal La Rioja taldearekin, Egiako Nazioarteko Torneoaren testuinguruan.

Hirugarren eta laugarren lagunartekoak izango dira super amara Bera Berarentzat, Oviedon eta Summer BAGen Benfica eta Aula Valladoliden aurka lortutako garaipenen ondoren.

Villacelaman ez bezala, Jon Begiristain eta Xabat Beloki bikoteak 14 jokalari izango dituzte prest, tartean Elene Fresco eta Oihana Murgiondo, aste honetan taldearekin bat egin dutelarik.

JDA Dijonen aurkako lehia jokatu ahal izateko, super amara Bera Berak Sporting La Rioja gainditu beharko du, Pauli Fernandez Zonzamasetik ekarritako zentrala, Marta Mera Granollerseko atezaina eta, besteak beste, Fernanda Couto Morvedretik iritsitako albokoa fitxatu dituena.

Bestalde, JDA Dijonek bere lehen lerroko blokea mantendu du Vautier, Lonborg eta Holejovarekin edo Dury hegaleakoa, Ida-Marie Dahl pibote daniarrak Pintat ordezkatuko du eta Deborah Lassource zentrala iritsi da, besteak beste. Frantziarrek Replasa Beti Onak izango dute aurrean (18etan), Martina Langen fitxaketa nabarmentzen da nafarren aldetik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores