Guerreras Iberdrola Ligan hiru porrot jarraian kateatu ondoren, Imanol Alvarezek adierazi du “bolada hausteko garaia” dela. “Bolada onari buruz hitz egiten ari ginen duela gutxi – 27 partida galdu gabe –, eta orain beste hay hautsi egin behar dugu” adierazi du komunikabideen aurrean. super amara Bera Berak Morvedre taldeari egingo dio bisita larunbatean (19,30etan, Alejandro Lozano – Murtziarra– eta Pablo Martínez, Madrildarra).
Asteburu honetan 13 partida jokatuko ditu Bera Bera Eskubaloiko harrobiak. Zilarrezko mailan, Bera Berak Ipuruan (16,45etan) du beste urrats bat emateko aukera, izan ere, puntu bakar batera duen taldearen aurka neurtuko ditu indarrak. Bidebietan nagusi izan zen Eibar Eskubaloia (24-26) eta azken bi partidak galdetu donostiarrak gertu dituzte.
super amara Bera Berak eta Replasa Beti Onak-ek dagoeneko ezagutzen dute maiatzaren 8tik 10era Donostiako Illunben jokatuko den Erreginaren Kopako XLVII. edizioko behin betiko koadroa. Rocasa Gran Canaria, Mecalia Atletico Guardes, KH7 BM Granollers, Grafometal La Rioja, Elda Prestigio eta Caja Rural Aula Valladolid dira atzo partida bakarrera sailkatu ziren taldeak.

































