Bera Bera

Select your language

Alexandra Shunuren etorrerarekin, nahi baino gehiago atzeratu dena burokrazia tarteko, Jon Begiristainek super amara Bera Berako jokalari guztiak ditu jada 26-27 denboraldiari ekiteko. Ofizialki denboraldia irailaren 5ean hasiko da Donostiako taldearentzat, Rocasa Gran Canariaren aurka Superkoparekin, Vigon jokatuko dena.

Angolako albokoa, Benficatik datorrena, gaur goizean Ammmako saio fisikoa burutu du, eta gaur arratsaldean, Bidebietan, pistan egingo du lehen entrenaldia. Karsten eta Somazaren iraupen luzeko bajak direla eta, Shunuren etorrera albiste ona da lehen lerrokoentzat, azken urtetan baino jokalari gutxiago direlako. Izan ere, eskuinean zein ezkerrean joka dezake.

JDA Dijonen aurka galdu arren, taldeak sentsazio onak utzi zituen Egian, kontuan hartuta, gainera, Jon Begiristainek bi egunetan Maitane Etxeberri eta bigarrenean Elba Alvarez gorde zituela.

Asteazkenean Oñatin, super amara Bera Berak Replasa Beti Onak taldearekin azken lagunartekoari ekingo dio, bertan Shunuk minutu batzuk izango ditu

Tapia, meniskoko operazioa

Bestalde, Eider Tapiari ebakuntza egingo diote bihar Gipuzkoako Poliklinikan, eskuin belauneko barneko meniskoa haustura konpontze aldera. Lehen taldearekin entrenatzen ari zen pibote irundarra eta Oviedon lehen lagunartekoa jokatu zuen. Summer BAGeko astean meniskoa hautsi zuen eta ezin izan zuen Villacelamara bidaiatu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores