Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berak bere aurredenboraldian izan dituen lehenbiziko emaitzak ezbedinak izan dira. Dena dela, Luxemburgoko Txapeldunen Lehiaketan estreineko jardunaldian itxura ona eman du talde donostiarrak, bere multzoan bi partida irabazi eta bestea galdu egin baitu. Torneoari hasiera eman zion Akabak Schouweiler sedean, Besançon talde frantziarrari 21 eta 20 irabaziz, hasieratik bukaera dominatua izan zuen Reyes Karreresek zuzentzen duen taldeak. Zerbait aipatzekotan, esan behar da taldeak erakutsi zuen defentsa ona izan zela, eta erasoan ondo bukatu zituzten bere aukerak hegaletik. Atsedenaldian, donostiarren abantaila lau golekoa zen, eta bigarren zatia hasi bezain laister, lortu zuten bost goleko errenta izatea. Dena den, eta Akabak jaso zituen hiru exklusioen ondorioz, frantziarrek lortu zuten bi kontraeraso burutzea eta bi goletara jarri zen. Hala eta guztiz ere, garaipena Akaba Bera Berarentzat izan zen. Jardunaldi luze honen bigarren partida RK Olimpija Ljubljana talde esloveniarraren aurka izan du Akaba Bera Berak, eta bertan lehenbiziko porrota jasan behar izan du, 21 eta 24koa izan zen bukaeran emaitza. Partida oso parekatua izan da, eta halaxe azaltzen zuen atsedenaldian emaitzak 10 eta 10ekoa zela. Nahiz eta bigarren zatian ezin izan zuen garapiena lortu, Akabak oso maila ona erakutsi zuen defentsan, batez ere pase lerroan eginikoa. Dena den, esloveniar talde boteretsuak lortu du azkenean garaipena partida honetan. Ezinhobeto bukatu egin du taldeen faseak Akaba Bera Berarentzat, Trier alemaniarren kontra 21 eta 20 emaitzarekin garaipena lortu bait zuen, beste multzoarekin gurutzerakoan lehenbiziko postuan sailkatu delako. Partida hori irabaztekotan, lortuko du lehiaketa famatu honen finalerdietan sartzea. Garaipena lortzeko oso ondo antolatutako defentsa bat azaldu du, batez ere pase lerroak ezabatuz, eta erasoan talde jokoa izan da nagusiena, baloirik gabeko akzioetan oso ondo arituz, garaipena lortzeko Karreren taldearentzat.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores