Igandean 12,15tan Muskizen, donostiakoak etxeko talde kaxkarrago baten aurka jokatuko dute, eta ligako tituloa lortu ondoren, liga partidurik galdu gabe amaitzea da donostiakoen azken helburua
Igandean 12,00tan ligako azken jardunaldia jokatuko dute, dena erabakita duten bi talde hauen artean. Donostiakoak partidu zaila izango dute, zenbait jokalari oporretara doaz eta ezingo dute partidua jokatu. Ala ere garaipena lortzeko borrokatuko dute.
Akaba Bera Berak laugarren postuan finkatzen dion garaipen garrantzitsu bat lortu du, eta sailkapeneko aurkari zuzen bat atzean utzi du. Akabak azarotik ligako partidurik galdu gabe jarraitzen du.
Nahiz eta lehen zatian markagailua Vicar taldeak kontrolatu, Akabak atsedenera 10-11 aldeko emaitzarekin heltzea lortu zuen. Bigarren zatian berriz momentu guztian partidua kontrolatua izan zuten, hiru eta lau goleko abantailarekin, 19-20 azken emaitzara iristeko aukera eman zion abantaila.
Aipagarria izan zen defentsaren jokaera, erasoan izandako trebetasuna eta Darly Zoqby atezainaren emanaldia.
Denboraldi hontarako Formazio atalak markatutako helburuak, datorren denboraldian EUSKAL LIGA jokatzeko postuak lortzea izan ziren. Gaur arte lortutako emaitza bikainak, liga amaitu baino lehen eta maila bakoitzean helburua lortua dagola esateko aukera ematen digu. Hemendik jokalariak, teknikariak, delegatuak, senideak eta zuzendariak zoriondu nahi ditugu, denon artean denboraldi bikain bat burutzea posible izan delako, bai eskubaloi arloan bai laguntasun arloan. ¡¡¡ZORIONAK!!!
Ostiralean Ermuan talde kadeteak garaipena lortu zuen 15-24 emaitzarekin, partidurik galdu gabe jarraituz. Ligako lehen postua lortu ondoren, orain helburua partidurik galdu gabe jarraitzea da, eta bi partidu geratzen direla ikusirik, Portu dezakete. Zailtasunik gabeko partidu hau jokalari guztiak jokatu zuten eta golegileak hauek izan ziren: Suarez 8, Curto 4, Pires 4, Perez 2, Pedrera 2, Otero 2, Dominguez 1, Cercadillo 1