Larunbatak 12 an 18,00 tan Akaba Bera Berak Lizarrako Itxakoren aurka partidu garrantzitsu bat jokatu behar du, bi taldeak europako postua mantentzeko helburuarekin aurkitzen dira. Bera Berak zaleen eskura autobusa dohain jarriko du taldearekin joan eta bere laguntza emateko . Autobusa Bidebietatik 15,30 tan, eta 15,45 tan Donostiako Astoria zineetatik irtengo da. Itzulia 20:00 tan izango da eta Donostiara 21:30 tan gutxi gora behera helduko dira. Joan nahi duen guztiak apuntatzeko, ostiralak 11 baino lehen, telefono hauetara deitu dezake: Manteo Polikiroldegia: 943 291292 .Eskubaloi atala: 943 393993 BERA BERAK ZALE ETA KIDEEN LAGUNTZA ESKATZEN DU ¡¡¡ ANIMA ZAITEZ !!!
Joan den asteazkenean donostiakoak Leganes´en bertako taldearen aurka jokatzen zuen 4 Nazioetako Txapelketagatik atzeratutako partidua. Espero zen bezala Leganes taldeak ohiko jokua azaldu zuen, azkarra eta jarraia, baina Akabak espero ez zuena epaileen jarrera izan zen, zenbait epaile bikoteen ekitaldiek bere kideei egiten diten kaltea azalduaz. Azkenean garaipena lortu arren, eta hurrengo partiduaren prestakuntzan pentsatzen egon , kluban barruan ez daude oso konten epaileen ekitaldearekin, Bera Berak europako txapelketa postuetan mantentzeko egiten ari den lan eta ahalmen guztiak arriskuan jarri zituzten eta. Sekulan ere ez zen gertatu, donostiako jokalariak 2 minutuko 10 kanporaketa izatea, Leganesek 3, eta penaltiak adierazteko momentuan donostiakoen aurka 12 izan ziren eta Leganesen aurka berriz 5 bakarrik. Honekin batera Bera Berako erasoari behin eta berriz adierazitako urratsak, faltak...taldea partidotik ateratzeko asmoarekin. Ala ere Akabak partiduari bira ematea lortu zuen, lehen zatiko 5-1 defentsa utzi eta 6-0 sendo batekin, erasoa gogortuaz, garrantzizko bi puntu lortu zituen. Donostiako taldearen golegileak Tati Garmendia (8gol) eta Eli Pinedo (8 gol) izan ziren. Hurrengo partidua Bidebietan izango da, Arrahonaren aurka, larunbatak 5 ean, 19:30 tan. Epaileak euskadiko Bañuelos eta Karrera izango dira.
2. Nazionalak liga txapelketa garaipenarekin amaitzen zuen Bidebietan, igandeak 30 ean, 12:00 etan Bizkaiko Dosa Salesianos taldearen aurka. Emaitza 22-19 (atsedenean 9-8) zailtasunik gabeko partidu batean, Patrizia Elorza jokalaria espainiako selekzioarekin 4 nazioetako txapelketa jokatzen aurkitu arren. Partiduko golegileak Idioa Zearreta 7 golekin, Ainara Perez 6 golekin eta dagoeneko errekuperatu den Amaia Otero, con 5 golekin. Talde jubenilak larunbatak 29 an 20:00 tan Errenteriako Ereintza taldearen aurka beti bezala, partidu liskartsu bat jokatu zuten garaipen garrantzitsu bat lortuaz. 35-21 (atsedenean 19-10). Errenteriakoek ezin izan zuten deus ere egin donostiakoen aurrean. Aipatzekoa da jokalari guztien ekitaldia golegile bezala eta bereiziki Naiara Elgarrestak lortutako 13 golak . Kadeteak berdinketa garrantzitsu bat lortu zuten, larunbatean, 18:15 etan Bergara taldearen aurka, 12-12 azken emaitzarekin (atsedenean 6-5). Aipagarriak Nahiara Silvak lortutako 7 golak.
Nely Carla espainiako selekzio juniorrakin egoteagatik atzeratutako partidua,donostiako taldeak Leganes taldearen aurka jokatuko du, eta gauzak dauden bezala, garaipena lortzea beharrezkoa da europarako postua ez galtzeko. Azken momentuan Zulai Aguirrek arazo txiki bat izan du kiste batekin eta ez du taldearekin bidaia egingo, Ainara Rodríguez eta Patricia Pinedo bezala. Arazo hau dela eta entrenatzaileak Patrizia Elorza deitu du taldera gehitzeko, Nelyrekin batera 4 nazioetako txapelketa jolastetik etorri berri den jokalaria. Epaileak madrileko Galan Boto eta Taravillo Corralo jaunak izango dira. Leganes taldea sailkapeneko erdikaldean aurkitzen da eta bere etengabeko lanagatik eta erasoan bere azkartasunagatik ezaguna da.
Bi jokalariak Florido selekzionatzailagatik deituak izan dira 4 Nazioetako Txapelketa Internazional junior ospetsuan parte hartzeko, eta oraingo honetan Castro Urdiales´en ospatuko da aste buru honetan, Pachi Torre kiroldegian. Espainiak ostiralak 28 an , 20:30 tan Portugalen aurka jokatuko du, larunbatak 29 an , 20:30 tan, Alemaniaren aurka eta igandeak 30 ean, 12:30 tan Frantziaren aurka. Espainiako selekzioaren berritasuna Nely Carla Alberto gure jokalaria da, espaniar nazionalitatea lortu orduko selekziora deitua izan da eta. Zorte on bi jokalariei.