Hurrengo larunbatean, hilak 17 Gaska Polikiroldegian 16:45tan, gure talde “nagusiak” E.H.F Europa txapelketako itzuliko partidua jokatuko du, eta Kroaziako taldeak dakarren 7 goleko abantaila gainditzeko gure taldeak zale eta jendearen laguntza guztia beharko du.Eskubaloi ataleko formazio sailak, maila guztietako jokalariak, bere senide eta lagun guztiak gonbidatu nahi ditu partidua bertan ikustera, denon artean kanporaketa hau lortzeko asmoarekin.
Asteazken honetan, urtarrilak 7, Akaba Bera Berak 2004ko ligako lehen partidua jokatuko du Lizarran, S.D.Itxakoren aurka alajaina, bi taldeek dituzten Europako konpromisoengatik aurreratutako derbia.
Larunbat honetan 16:30tan Barakaldoko polikiroldegian, Akabak konpromezu garrantzitsuz betetako hilabete bati hasiera emango dio.Akabak Bordeleko Merignac taldea izango du aurkari bezala. Partidu hau taldearentzat oso garrantzitsua izango da liga itzulirako prestaketa bezala, Kroaziako mundialagatik eta gabon festengatik izandako etenaldi luzearen ondoren.
Euskadiko emakumezkoen liga seniorrak ez du jardunaldirik aste buru honetan, eta atsedenaldia hau jokalariei oso ondo etorriko zaie azterketak prestatzeko. Maila honetan liga Urtarrilak 10 arte geldituko da.
Larunbatak 20ean 17,45tan Andoainen sailkapenean lider bezala aurkitzen diren bi taldeak aurka jokatzen dute. Donostiakoak lehen postuan aurkitzen dira Leizaran taldea baino bi puntu gehiagorekin, honengatik partidua oso garrantzitsua izango da bi taldeen helburuentzat.