Bera Bera

Select your language

Gaur Madriden RFEBM-ko zuzendaritzak izan duen bileran, XXXII.garren Erreginaren Kopa Telde-n (Kanaria Handia) jokatuko dela erabaki da. Ro casa eskubaloi taldea izango da antolatzailea eta 2011ren otsaileko 24-25-26 eta 27 egunetan jokatuko da. Ostegun arratsaldean jokatuko dira final laurdenak; bi partidu Rita Hernandez kiroldegian eta beste biak Antonio Moreno kiroldegian. Finalerdiak larunbatean izango dira eta finala igande goizean. Bera Berak sailkapena eskura du, eta lortu ezkero, aukera polita izango luke beste txapelketa batekin amesteko. Izan ere, oso ondo ematen zaie donostiarrei Erreginaren Kopa.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores