Bera Bera

Select your language

Olatz Ramon pibote jubenila ez da izango nobedade bakarra Reyes Carreren deialdian Leonera joateko. Bost hilabete geldirik egon ondoren hernia diskala baten ondorioz, Bera Bera Eskubaloi taldearen deialdi batera itzuli da Alba Menendez.

Zarauzko hegala hilabete darama taldearekin entrenatzen, askotan arreta handiz baina egunez egun biziago. Horregatik Reyes Carrerek Cleba Leon taldearen aurka jokatzeko 14ko zerrendan sartu du Alba.

Bera Bera Eskubaloiak horrela beteko ditu Dara Carvalhok eta Antonella Menak utzitako hutsuneak, Joku Panamerikarretan debuta bihar egingo dutelarik.

400 kilometro

Taldea goizeko 11etan autobusez irtengo da, Burgoseko Olmillos de Sasamonen bazkaldu ostean Leongo udal kiroldegira iritsiko da arratsaldeko 4,30ak aldera, donostiarrek guztira 394 kilometro beteko dituzte. Cleba Leonen aurkako partida bi ordu beranduago hasiko da, etxean lortutako hiru puntuekin dago Leongo taldea, Kukullagari irabazi eta Elda Prestigiorekin berdindu esker.

Aitzitik, ez du punturik lortu etxetik kanpo Itxako eta Ucam Murciaren aurka. Biharko partidari begira, Juceli Aparecida pibotea baja izango da ezker eskuin metatartso bat puskatu eta gero.

Honen aurrean, Bera Bera Eskubaloiak ezin du lasaitu, izan ere, iaz berdinketa baino ez zuen lortu eta pasa den larunbatean Mar Alicanteren aurka gehiegi sufritu zuen Bidebietan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores