Bera Bera

Select your language

Bera Bera Egiako infantil mailako bi taldeek ligari ekingo diote bihartik aurrera Usurbilen eta Andoainen. Bi partidak ordu berean ospatuko dira, eguardiko 12etan, hain zuzen. Bera Bera Egia infantil A taldeak Udarregi izango du zain Usurbilgo Oiardo kiroldegian. ‘B’ taldeak, aldiz, CDB Leizaran izango du aurrean Andoaingo Allurralde kiroldegian.

Liderrak parez pare kadeteetan

Errenterian izango da norgehiagoka bihar. Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Ereintza Aguaplasten aurka jokatuko du Errenteriako udal kiroldegian arratsaldeko 4etatik aurrera. Jokatutako hiru partidak irabazi dituzten mailako talde bakarrak dira Bera Bera Egia eta Ereintza.

Bestalde, Bera Bera Egia 2 taldeak igandean jokatuko du, 10,30etatik aurrera Aloña Mendi B taldearen aurka, Oñatiko Zubikoa kiroldegian.

Eta igandean ere bai, jubenilek Bidebietan Urnietakoren aurka eguardiko 12etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores