Bera Bera

Select your language

Sei jardunaldi ospatu ostean, Bera Bera Eskubaloia da ohorezko mailan gol gutxien jaso duen taldea. Guztira, 120 aldiz zulatu dute Darly Zoqbik, Yamiley Rodriguez kanarriarra lagun, zaintzen duen atea, bataz beste partidako 20 gol jasotzen dulelarik, Reyes Carrere entrenatzaileak gustoko dituen zenkabiak, alegia. Bera Berako atea zaintzen ardura gehien hartu duena da Darly Zoqbi brasildarra. “Gol gutxien jasotzen dugun taldea bagara jokalari guztien lanari esker da, defentsan nahiz eresoan dugun gaitasuna bermatzen du hori”. Bera Bera ondoren, Ucam Murcia taldea dago 128 golekin. “Talde batek gutxienez bi defentsa menperatu behar ditu eta, gure kusuan, 6-0 eta 5-1 sistemekin oso prestakuntza onak gauzatzen ditugu, baloiak berreskuratzen eta kontraerasoak eraginez”. Bera Bera Eskubaloia da, Itxako ostean, 180 golekin golegile nagusiena, partidako 30 gol, hain zuzen ere. Darly “etxera” bueltatu da aurten. “Donostia eta Bera Bera gustoko izan ditut beti eta, ondorioz, bueltatzea erreza izan da”. Talderaz galdetuta dio “autokritikoa da oso, hobetzeko gaitasuna frogatzen duena”. Darlyk badaki bere herriko mundiala galduko duela. “Lastima, halere, Brasilgo selekzioari onena opa diot”, gainera, horrek esan nahi du “atseden gehiago izango dudala Bera Berari laguntzeko”. Elx Biharko partidaz “Leonen gertatutako ezin dugu errepikatu” ohartarazi du. “Betidanik, Elche zaila izan da Bera Berarentzat, halere, partida irabazteko guk dugun guztia eman behar dugu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores