Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Kukullagari irabazi dio gaur arratsaldean Etxebarrin jokatutako lagunartekoa. Brasilgo Mundialak eragin duen ligako geldiunea ekiditeko eta lehiatzen erritmoa ez galtzeko balio izan du partida eta, era berean, Reyes Carrerek gauza berriak probatzeko.

Jakina zenez, Bera Berak Mundiala jokatzen ari diren Dara Carvalho, Eli Pinedo eta Antonella Menaren bajak zituen, hau da, piboterik gabe joan da. Horrez gain, Nagore Arizaga lesionaturik dago. Partida hasieran izan dira: Yamiley, Berta, Rubio, Campa, Menéndez, Cuña eta Ziarsolo. Horrela, hasierako ordu laurdenean Alba Menéndezek jokatu du pibotean eta, ondoren, Anita Campak hartu du bere lekua, 47. minutuan hankan mina hartuta Bea Fernándezi utzi dion arte.

Hasieran partida berdintsu egon arren, lehenengo zatia 12-15 bukatu da. Reyes Carrerek jokalari guztien artean banatu ditu minutuak, halere, Veronica Cuñak norgehiagoka osoa jokatu du, lehenengo zatia zentral gisa eta bigarrenean Matxalen Ziarsoloren lekuan, esker hegalean, alegia.

Bigarren zatian, izan dira hasieratik: Zoqbi, Altuna, Punko, Rubio, Bea Fermández, Campa eta Cuña bera. Txandaketak jarraitu dituzte, halere, Berta Altunaren ordez lateralean eta Alba Menéndezek Bea Fernandez ordezkatu du. Partida osoan zehar abiadurarekin jokatzen saiatu da Bera Bera, donostiarrak bigarren zatian eraginkorragoagoak izan direlarik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores