Jardunaldi borobila Akaba Bera Bera eskubaloi taldeek buruturikoa, maila guztietako taldeak nagusitu baitziren euren norgehiagoketetan. Larunbatean lehen taldeak Kanariar uharteetan 24 eta 29 nagusitu zela aipatzen bagenuen gauza bera egin zuten kadete, jubenil eta 2. Nazional mailako taldeek.
Kadeteei dagokienez, Arabako Consulting taldea mendean hartu zuten. Azken emaitza 24-19 izan zen eta goleatzaileak ondorengoak izan ziren: Garazi (8), Maria (7), Leire (6), Zuriñe (2) eta Alma (1).
Jubenilen taldea 20 eta 12 gailendu zitzaion Gasteizko Gasnalsa taldeari. Goleatzaileak Enara Martinez (7), Nahiara (5), Laura (4), Enara Otero (2), Jessy (1) eta Sara (1) izan ziren.
Amaitzeko, 2. Nazionaleko taldeak Elorrion jokatu zuen eta bi puntuak poltsikoratu zituen. Gol gutxiko norgehiagokan gure jokalariak 9 eta 12 nagusitu ziren. Goleatzaileei dagokienez, Lorena (5), Amaia (2), Leire (2), Bego (1), Idoia (1) eta Laura (1) izan ziren.
Akaba Bera Berak garaipena erdietsi zuen norgehiagoka zail batean. Aurreikusten zen bezala, etxekoek ez zuten erraztasunik eman baina gure jokalariek aurpegia eman zuten eta laugarren postuari eusteko balio duten bi puntu eskuratu zituzten.
Lehen zatian partida oso parekatua izan zen eta Reyes Karrerek zuzentzen dituen jokalariak bigun aritu ziren defentsan, etxekoek ederki aprobetxatu zutelarik barnekaldiak egiteko. Erasoan ere ez ziren fin aritu jaurtiketekin eta ondorioz berdintasuna nagusitu zen bai jokoan eta bai markagailuan. Atsedenaldian, markagailuak 13 eta 13 adierazten zuen.
Bigarren zatian, gure jokalariek defentsa ajustatu zuten etxekoen arriskua murriztu zutelarik. Jockelyn Tienstra atezainak ere sendotasuna eman zion defentsako jokoari eta erasoan ere Akabakoen jokoak gora egin zuen jaurtiketetan gehiago asmatuaz. Ondorioz, lau goletako errenta izatera iritsi ziren baina kanariarrek estutu egin zuten eta bi goletara murriztu zuten abantaila. Hain zuzen ere, hori izan zen norgehiagoka irabazteko klabeetako bat, hots, gol bakar bategatik izan bazen ere beti aurretik izatea markagailuan.
Partidaren amaieran Reyes Karrere gustura zen "garaipenak laugarren postuari eusteko balio duelako. Bagenekien ez zela erraza izango baina taldeak ongi erantzun du eta lehia azken minutuak arte erabaki ez badugu ere, garrantzi handiko bi puntu poltsikoratu ditugu".
BM. RO´CASA: Rodríguez, María Luján, Kvifte (4), Dumpiérrez (2), Nuñez, Trojaola (1), López (3), Krasnic (4), Negrín (4), Gemma Luján (6), Cristina Luján.
AKABA BERA BERA: Tienstra, Ugartemendia, Fiedel (3), Valverde (4), Pinedo (7), Garmendia (5), Altuna, Agirre (5), Egaña (1), Kowalska (4).
EPAILEAK: Fernandez / Permuy (Colegio Gallego).
PARTZIALAK: 3-2/5-6/6-7/8-8/9-11/13-13/14-18/17-22/18-22/21-24/22-25/24-29.
Akaba Bera Bera ostiralean irtengo da Las Palmas aldera Ro´Casa taldearen aurka ligako hurrengo partida jokatzera. Partida larunbatean 18tan Las Remudas-Teldeko Antonio Moreno Kiroldegian jokatuko dute. Partidako epaileak Galiziako Fernandez Piñeiro eta Permuy Villanueva izango dira.
Momentu hauetan Ro´Casa taldea sailkapeneko zortzigarren postuan aurkitzen da eta Donostian jokatutako partidan Akaba Bera Berak garaipen erraza lortu arren, kontuan izan behar dugu Ro´Casa taldeak bere etxean jokatzen duenean oso talde borrokalari eta agresiboa dela. Jokalari aipagarrienak hauek dira: Emina Krasnic (atezaina), Hilde Kvifte (laterala), Gemma Lujan (laterala), Davinia Lopez (zentrala) eta Isabel Negrin (pibotea).
Akaba Bera Berako Patrizia Pinedo, Dagmara Kowalska eta Jockelyn Tienstra jokalariak bere selekzioekin konzentraturik aurkitzen dira.
Espainiako selekzioa Pinton (Madril) konzentraturik aurkitzen da eta martxoak 4,5 eta 6ean Alemaniako “Riesa” txapelketan partaide izango da. Txapelketa honetan parte hartuko duten selekzioak Norvegia, Kroazia, Alemania eta Espainia izango dira.
Poloniako selekzioak Oradea-Errumanian martxoak 4tik 6ra Oradea-Errumanian ospatuko den txapelketan parte hartuko dute eta Holandako selekzioak Txekian jokatuko du beste txapelketa bat.
Akaba Bera Berak espero zena baino gehiago sufritu zuen baina azkenean laugarren postuan finkatzen dien bi puntu berri lortu zituen. Leon taldeak erraztasun handiarekin jokatu zuen eta atsedenera bi goleko abantailarekin heldu zen.
Bigarren zatian, ohiko 5-1 defentsatik 6-0era pasa ondoren, donostiakoak partidaren agintea lortu zuten.
Akabako jokalarientzat azken partidetako nekea nabaria izan zen.
Golegileak hauek izan ziren: Dagmara Kowalska 3,Tati Garmendia 7,Manuela Fiedel 8, 3 penalti,Patri Pinedo 7,Zulai Agirre 1 eta Verónica Valverde 6.