Bera Bera

Select your language

Asteburu honetan Bidebietan kadete eta jubenil mailako igoera fasea ospatu ostean, Euskadiko txapelketa jokatzeko txartela lortu dituzte Bera Bera Egia kadete eta jubenil taldeek, jokatutako bi partidak irabazi zituztelako.

Ostiralean Bidebietan, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak sufritu zuen CB Kukullagaren aurrean 32-28 irabazteko eta oraindik lan gehiago egin behar izan zuten jubenilek Autobuses Juantxu Kukullaga taldea 29-28 menperatzeko.

Bidebieta baita ere larunbatean kadete mailako CB Kukullagak 14-34 irabazi zion Consulting Social Alavés taldeari eta jubeniletan Autobuses Juantxu Kukullaga 21-22 irabazi zion Eharialdeari.
 
Igandean, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak ez zuen arazorik izan Consulting Social Alavés taldeari irabazteko (34-6) eta Bera Bera jubenil taldeak 28-22 Eharialdea gainditu zuen.

Horrela, Bera Bera Egia kadete eta jubenil taldeak, CB Kukullaga eta Autobuses Juantxu Kukullaga otsailean 11n hasiko den Euskadiko txapelketako ligaxkan arituko dira.
 
Egia Bera Bera seniorren garaipena

Ligako azken partidan, Egia Bera Bera senior preferente taldeak 27-30 nagusitu zitzaion Ereintzari Errenterian eta lehiaketa amaitu du norgehiagoka guztiak irabazten.

Bestalde, infantiletan alde eta kontra. Bera Bera Egia infantil A taldeak 14-16 gainditu zuen Urnietako B KE eta Bera Bera Egia infantil B taldeak 23-11 galdu zuen Urnietako A KE aurrean.

Argazkian, jubenil taldea Euskadiko presidenteorde Juan Carlos Carro; Bera Bera Eskubaloiko presidente Amaia Ramírez eta taldeko kapitaina Matxalen Ziarsolo.

Emaitzak: senior , infantil

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores