Pasa den asteburuko geldialdiaren ondoren, zubia dela eta, larunbat honetan Bera Beraren harrobiko taldeentzat ligako partiduak itzuliko dira.
Bera Beraren infantiletako bi taldeak aurrez aurre arituko dira hurrengo larunbatean 13:00etan Bidebietan. B taldea faboritoa da, hirugarren baitoa, zazpitik sei garaipen lortuta. Baina A taldekoak ez dute amore emango, partidua irabazteko kalitatea baitute. Festa zoragarria izango da partidua.
Derbiaren ostean, arratsaldeko 18:00etan, Bidebietan Egia-Bera Bera jubenil taldearen txanda izango da. Bergara izango dute arerio, teorian irabazi beharreko partidua beraz. Gure neskek ibilbide bikaina daramate, eta konfiatu gabe, beste aurrera pauso bat eman nahiko dute.
Lehenago, 16:00etan, seniorrek Oñatin jokatuko dute Aloña Mendiren aurka. Zuzeneko arerioa da, eta gure neskek irabazi beharra dute aurrenekoengandik ez banantzeko. Liderra ederki estutu ondoren azken jardunaldian, orain euren joko ona emaitza on batez apaindu behar dute.
Bukatzeko, kadeteek igandean dute euren partidua. 10:00etan izango da etxetik kanpo, baina ez oso urruti, Donostian jokatuko baitute Egiaren aurka. Bera Berak partidu guztietan garaipena lortu du, eta Egiak ordea denak galdu ditu. Liderrak ez luke arazorik izan behar azkenari irabazteko, baina ez dira konfiatu behar.
Liga gedituta dagoela aprobetxatuz, Ohorezko Mailako neskak pasa den astean hainbat proba egin zituzten, denboraldi hasieratik hona euren eboluzioa zein izan den ikusteko. Test hauek entrenatzailearentzako ezinbestekoak izango dira, entrenamenduen programazioa egiteko, eta horrela urtarrilean, liga itzultzean, formarik onenean egoteko.
Test horietako batzuk izan ziren giharren potentziaren neurketa, saltoaren altura, abiadura, eta jaurtiketaren abiadura.
Bera Bera eskubaloi taldeak atzo lagunarteko partidu bat jokatu zuen Bidebietan Mios talde frantziarraren aurka, eta bertan irabaztea lortu zuen 23-22ko emaitzarekin.
Donostiarrak aurredenboraldi txikitxo ari dira burutzen hilabete barru ligara ahalik eta hobeen itzultzeko, eta atzoko test-matchak oso emaitza ona eduki zuen.
Konpetizioaren erritmoa ez galtzeko, Bera Bera eskubaloi taldeak bihar lagunarteko partidua jokatuko du Mios talde frantsesaren aurka. Lehia 18:00etan izango da, eta Bidebietako polikiroldegian ospatuko da.
Gure zaleen eskubaloi egarria asetzeko aukera izango da, oraindik liga ez baita urtarrila arte hasiko.
Pasa den igandean Espainiako Txapelketa Internazionala amaitu zen Vicarren, Almerian, eta bertan Espainiako Selekzioa izan zen garaile, non gure jokalaria den Beatriz Fernandezek jokatzen duen. Finala Errusiari 28-23 irabazi zioten.
Bea Fernandez titular izan zen, eta ohitura duen moduan, partidu bikaina jokatu zuen, txapelketa osoan bezala. Orain Europako Txapelketara moral handiarekin iritsiko da.
Kantabriarra ez da txapelketan Bera Berako jokalari bakarra izan. Dara Carvalhok Brasilekin jokatu zuen, eta hirugarren postuan amaitu zuen. Espainiarekin penaltietan larunbatean galdu ondoren, kontsolazioa Holandarekin jokatu zuten, eta 25-22 irabazi zuten.