Bera Bera

Select your language

Partida amaitzeko sei minutu falta zirela, keman erakutsiz, Bera Berak lorturiko 6-1 partzialari esker Itxako ustekabean harrapatzeko zorioan egon dira donostiarrak, halere azkenean 26-27 bukatu da partida, Lizarrarerin lehenengo itzulian eman zen markagailua bera, alegia. Garaipen honi esker nafarrek zazpi puntuko aldea ateratzen dizkio donostiarrei, bigarrenak sailkapenean. Bera Berak korrika egiteko aukera izan duenean nabaritu egin da (2-0, 2. min), halere, arazo larriak izan ditu defentsan Barbosa gelditzeko. 2-7 partzialari esker, Itxakok lau goleko aldea hartu du lehenengo zati erdian. Bera Berak partidari eutsi dio orduan Bea Fernándezen eta Libe Altunaren golei esker eta berdinketa ere lortu du 14-14, halere Jessica Alonsok gauzaturiko bi penaltik abantaila eman dio Itxakori 14-16 atsedenaldian. Bigarren zatian, Silvia Navarroren txanda izan da. Itxakoren atezaina onetik atera ditu donostiarrak defentsan sendo zirela eta Zoqbik geldiketak eginez. Bigarren zatiko aurreneko 15 minutuetan bi gol baino ez ditu sartu Bera Berak eta Itxakok zazpi goleko abantaila lortu du (47. min 17-24). Orduan Bera Berak hortzak estutu ditu eta Silvia Navarro gainditzen gai zela ikusi duenean, guztia eman du. Zoqbiren geldiketak kontraerasoak sortu ditu, Altuna, Cuña, Carvalho eta Pinedok lau gol sartu dituzte bi minututan eta 26-27 ezarri dute hamar segundu falta zirela, Itxakok alferrik galdu ez dituena. Ondorioaz, eskubaloi partida bikaina oso sarrera ona izan duen Bidebietan. Anna Punkoren baja garrantzitsua izan arren Bera Berak itxura ona eman du, Itxakori gauzak zailak jarri dizkio eta igandeari begira, Errusiako Lada Togliatti taldearen aurrean EHF Cupeko kanporaketari ekiteko ilusioa berretsi du. Fitxa Bera Bera 26 (14+12): Zoqbi, Altuna (4), Eli Pinedo (3), Rubio (3), Cuña (4), Carvalho (3), Mena –titularra- Bea Fernández (5), Ziarsolo (2), Menéndez (1), Berta eta Campa (1). Itxako 27 (16+11): Navarro, Alonso (4), Barnó (2), Naiara (2), Patri Pinedo(4), Barbosa (10), Agirre (1), Nerea Pena (2), Begoña Fernández, Milenkovic (a.s.), Aguilar (1), Tervel, Deonise (1) eta Zebic. Epaileak: Javier Álvarez (Euskadi) eta Ion Bustamante (Nafarroa) Kanporaketak: Altuna eta Menéndez Bera Beratik eta Deonise Itxakoren aldetik Partzialak: 2-2, 4-7, 7-10, 10-13, 12-14, 14-16 (atsedenaldia) 15-18, 16-20, 16-23, 18-24, 20-26 eta 26-27. 500 zale Bidebietan. Jorge Dueñas, Espainiako hautatzailea egon da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores