Bera Bera

Select your language

Bigarrena lehenengoaren kontra, bihar urtarrilak 31, asteartea, arratsaldeko 7etan Bidebietan. Bera Berak punturik galdu ez dituen Grupo Asfi Itxakori irabazi nahi dio, bigarren postuan sendotu, hiru puntutara hurbildu sailkapenean eta nafarrei liga zaildu.

Gipuzkoarren eta nafarren arteko partida gehienak oso estuak izaten dira, azken aldi honetan Itxakok irabazi arren. Bera Berak ligan boloda txarrari amaiera jarri nahi dio, Kopan Itxako menperatu zuen finalerdietan 2008an eta 2009an eta bi berdinketa lortu ditu 05-06 denboraldian Lizarrerian eta 07-08 Bidebietan. Azkeneko garaipena 04-05 denboraldian eman zen.

Lehenengo itzulian, Bera Bera puntu bat urratzeko zorian egon zen. Partida amaitzeko bost segundo falta zirela, Eider Rubiok langara bidali zuen penaltia eta aldaratutako baloia denboraz kanpo ate barrura bidali zuen.

Erronka gauzatzeko, Bidebieta alde du Bera Berak, denboraldi honetan partida guztiak irabazi ditu eta Mar Alicante eta Elda Prestigio taldeekin baino ez du sufritu.
Biharko partidarako, Melinda Berta ezker hegala jokatzeko prest du Reyes Carrerek, Murtzian orkatila bihurritu eta gero. Erasoan bikain aritu zen Berta Lizarrerian, zazpi gol sartu baitzuen, orain arte jokaturiko partidarik onena, alegia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores