Bidebietako Kiroldegian bere burua aurkeztu egin dute gaur Akaba Bera Berako jokalari eta teknikoek. Ekitaldian Fernando Díez, klubeko Presidenteaz gain, Iñaki Galdós, Gipuzkoako Kirol diputatua, Jon Lasa, Donostiako Kirol zinegotzia, eta beste ordezkari politiko, euskal eta Gipuzkoako federatiboak, babesleen ordezkariak eta klubetako hainbat arduradun egon dira.
Jendez beteriko harmailetan aurrean atera dira jokalariak eta taldeko arduradunak, hurrengo denboraldirako ekipazio berriak erakutsiz, taldeko argazki ofiziala egiteko. Hori bukatu eta berehala parte hartu dute Fernando Diezek, Reyes Karreresek, entrenatzailea, eta Esme López kapitainek azaltzeko hurrengo denboraldirako dituzten propositoak.
Ilusio osoz ekingo dio Akaba Bera Berak hurrengo denboraldiari, iaz lortutakoa ez berdintzeko bakarrik, gogoratu Superkopako garaile izan zela, Europako Errekopako finalerdietan egon zen, Erregina Kopako finalean, eta Superliga ABFen bostgarren postu lortu zuen; baina denboraldi honetarako nahi izango dute aurrerago pauso bat ematea.
Horretarako teknikoek bete duten taldea oso konpetitiboa da, iazko oinarria mantenduz, eta Amelie Goudjo pibote frantziarra, Alexandra Lacrabère eskubiko lateral gaztea baina Frantziakin internazionala, eta Andoaingo Kattalin Olasagasti gaztea fitxatuz. Jokalari hauekin bete egin da Montse Puche, Natasa Krnic eta Ana Petrinja utzitako lekua.
Aurten Akaba Bera Bera hiru arlotan parte hartuko du. Alde batetik asteburu honetan hasiko den Superliga ABFen, non saiatuko dira azkeneko urtetan lortutako 5. postua gaindituz; gainera Europako EHF Kopan parte hartuko dute, bigarren kanporaketan Veliko Tarnovo bulgariar izango dute arerio; eta denboraldian zehar Erregina Kopari ekingo diote, txapelketa honetan duela bi urte garaile izan ziren donostiarrak, eta iaz finalean egon ziren.
Horretaz gain, denboraldi honetarako Akaba Bera Berak bere egitura berritu egin du, harrobiko taldeei garrantzi gehiago emanez, eta horretarako esperientzidun entrenatzaile berriak ekarri ditu 2. Nazionala, Gazte, Kadete eta Infantil mailan parte hartu duten 70 jokalarientzako. Gainera, eta Gipuzkoako klubekin lortutako akordio bati ezker, errendimendu talde bat sortu du. Bertan klub ezberdineko 14 eta 20 urte tarteko jokalariak saio teknikoetan parte hartuko dute astero.
Gaur, arratsaldeko 19etan Akaba Bera Bera eskubaloi taldeak 2008/09 denboraldirako aurkezpen ofiziala egingo du komunikabideen aurrean. Ekitaldia Bidebietako Kiroldegian izango da eta taldeko jokalari eta teknikoetaz gain, bere agerrera baieztatu egin dute Iñaki Galdos, Kirol diputatuak, Jon Lasa, Donostiako Kirol zinegotzia, eta Fernando Díez, Bera Bera taldeko Presidentea, klubeko bestelako babesleak ere bertan egongo dira. Gainera, gipuzkoar eta euskal federazio eta kluben ordezkariak izango dira ekitaldian.
Asteburu honetan EHF Kopako lehenengo kanporaketa jokatu egin da, Akaba Bera Berak ez zuen jokatu behar, eta HK ETar Veliko Tarnovo izango da donostiarren Europako leihaketan lehenbiziko aukaria, Huyser E en O holandarrak gainditu duelako.
Bere ligako talde indartsuenetako bat da Veliko Tarnovo, eta urtero parte hartzen du Europako txapelketetan; duela bi urte Txapeldunen Ligan egon zen, eta iaz Challenge Cupeko hirugarren kanporaketara iritsi zen.
EHF Kopako lehenengo errondan bi partidak jokatu ditu etxean, eta horietako lehenbizikoan 26 eta 18 irabazi zion Huyser E en O holandarrari, zeinek nahiz eta bigarren partidan 23 eta 22 irabazi, hurrengo errondatik kanpo geratu da.
Hurrengo kanporaketako lehenengo partida Urriak 11an izango da, eta Akaba Bera Bera taldeko arduradunek negoziazioak ireki dituzte bi partidak Gipuzkoan jokatu ahal izateko.
Hurrengo astelehean hasiko dira Bera Bera kadete taldeko entrenamenduak. Arratsaldeko 5etarako egon beharko dira jokalari guztiak Anoetako miniestadioan, eta Jon eta Martin izango dira entrenatzaileak. Lehenengo saio honetarako, jokalariek eraman beharko dute kirola egiteko arropa eta korrikan aritzeko zapatilak.
Luxemburgo eta Alemaniako torneoetan izandako nekeak ez du eraginik izan Akaba Bera Bera taldean, Zuazo Barakaldo gainditu baitu 22 eta 27; hurrengo 13an ligaren hasieran izango duen kontrako taldea da bizkaitarra.
Donostiarrek izan dute partidaren controla, joku ona azalduz, bai defentsan eta bai arazoan anitz bariante azalduz. Lehenengo zatian, 5-1eko defentsa sendoa izan da, eta horren ondorioz abantaila lortu du lehenengo zatian Akabak. Atsedenaldian, 8 eta 14koa zen emaitza.
Bigarren zatian Reyes Karreresek defentsan 6-0 egiteko agindua eman du, taldeka lan egiteko eta blokea finkatzeko. Gainera, aprobetxatu egin du aldaketa ugari egiteko, rotazio asko egin ditu, eta Europako txapelketetan gutxien jolastu dutenek izan dute minutu gehiago izateko aukera.
Garaipen hau lortuta, Akaba Bera Berak aurredenboraldi paregabea sinatu egin du, eta ilusio osoz ekiten dio berehala martxan jarriko den Superviga ABF, eta geroago EHF Kopan izango duen partehartzea.
Hurrengo ostiralean, Kirolgik bere 10. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldietan barne, Akaba Bera Berak 20 minutuko partida bat jolastuko du Aiala Zarautzen kontra, 19:30etatik aurrera, Donostiako Josean Gaska kiroldegian.