Lehengo igandean martxoaren 3an akabak jolastutako partido amistosoa irabazi zuen ligako lider dagoen “construcciones paraíso” taldearen aurka 27-35 izanik markagailuan.
Hurrengo astean jarraituko du liga Leonen hain zuzen.
Igandean Erusian sufritutako bidegabeko galtzearen ondoren, AKABA taldeko jokalariak bi egun eman dituzte jai, eta bihar, osteguna, berriro laneratuko dira Bidebietan ohizko entrenamendu saioak garatzera. Lan sesio hauek, datorren larunbaterako, martxoak 3, hitzartutako adiskidetasun partidu bat irabaztera zuzenduko dira, jada, Castro Urdialesen, arratsaldeko 17,00etatik aurrera, eta hango "Promociones Paraíso de Castro" taldearen aurka. Neurketa berezi hau, Ligako txapelketaren geldialdia aprobetxatuz jokatuko da, Espainiako Selekzioak bilketa berri bat antolatu bait du asteburuan, eta han izango dira besteak beste, AKABA taldeko Esme López, Patricia Pinedo eta Matxalen Ziarsolo jokalariak (Raphaelle Tervelek berdina egingo du, baina Frantziako selekzioak deituta bere kasuan). Castroko taldeari dagokiones, jakin ezazue, Nazional maila goreneko lehen postua okupatzen duela egun.
Bidegabeko galtzea sufritu du gaur Akaba Bera Berak (29-21) Errusian, Astrakhan taldearen aurka. Emaitza honen ondorioz, Europako errekoparen lehiaketatik at gelditzen dira gipuzkuarrak tamalez. Dena dela, Tati Garmendiaren taldeak ezin izan du bere jokua nahi bezainbat gauzatu zelaian, epaileen erabakien erruz; arbitroak segundutik segundura jokua gelditu dute, Akabako jokalariak, gainera, merezigabeko hutsegite eta kanporaketekin etengabe zigortuz, partidu osoa jardun dutelarik. Pausoak, eraso faltak, eta kanporaketak agindu dituzte gipuzkuarren aurka, errusiarak gipuzkuar jokalariak bultzatu eta joko zikina egiten ibili diren bitartean. Adibide gisa, jakin ezazue Tati Garmendiak bigarren ataleko lehen minutuetarako bi kanporaketak gainean zituela jada. Hala eta guztiz ere, Akabak neurketa osoan zehar jokua sortzen eta golak sartzen saiatu da gogoz, hasiera batean 6:0eko defentsa sistema ateraz, gero, 5:1ekoa defendatuz, (igarotze lerroa hobe ixteko), eta defentsa nahasia ere zelairatu du denbora batez (Parshina eta Dykhman jokalariak modu eraginkorraz kontrolatzeko asmoz). Erasoan gora azkar eta sendo igo dituzte baloiak etengabe, baina saiakera guztiak hutsean gelditu dira mila bider, arbitroen erruz esan bezala. Gauzak honela, eta emaitza baieztatu ondoren, Ana Karrere eta Amaia Ramírez (teknikari eta zuzendaritza arloko kide eta arduradunak besteak beste), EHFko ordezkari den Andrés Karklasi zuzenean eta ingelesez argi utzi diote beraien ustea, hala nola, epaileen jokaera eta erabakiak diruz erosia zutela errusiarrak. Hau entzun ondoren, erantzunik ez bere partetik...Ez merezitako emaitza sufritu dute beraz gipuzkuarrak gaur Errusian, baina, taldeak aurrera egin behar du, eta hemendik aurrera, gogo eta itxaropen guztiak, Ligako txapelketan ezarriko dituzte seguru asko. Taldearen iritsiera Donostiara, bihar (astelehena) gauean izango da (Loiun 22,30 inguru izango dira).
Idatzi honen bidez AKABA BERA BERAren europako hurrengo partiduaren berri eman nahi dizuet. Igande honetan izango da Errusian, eguerdiko 12,00etatik aurrera eta Astrakhanochka taldearen aurka. Neurketa honetarako eta bisako arazoak direla medio, Tati Garmendia entrenatzaileak ezin izango du Svetlana Obucina eta Ana Petrinja jokalariekin kontatu. Gipuzkoarrak ostiral goizaldean irtengo dira bidaian eta iritsiera, Errusian, gaueko hamabietarako espero da. Partidu ondorengo itzuliera, astelehenean izango da, (Bilbora ailegatuko dira jokalariak gaueko 22,30 inguru). Neurketa honen epaile, Vladimir Jovic eta Alija Hasic bosniarrak izango ditugu. EHFko ordezkari bezala, Andreas Karklas (Txipre). Europako errekopako partidu hau, zaila susmatzen da, jada, Akabak bost goletako errenta xumearen jabe bait da soilik egun, eta beraz, gipuzkuarrak gogoz buru-belarri aritu beharko dira jokoan. Beste aldetik, jakin ezazue, Libe Altuna jokalariak donostiako Poliklinikan ongi operatua izan dela gurutzatutako lokailuen lesioa dela eta, orain, eta etxean atsedenaldi motz bat pasa ondoren, errehabilitazio sesio gogorrei aurre egin beharko die.
Idatzi honen bidez Akaba Bera Bera taldearen Ligako urrengo partiduaren berri eman nahi dizuet. Bihar ( otsailak 21, asteazkena) izango da Marina Park taldearen aurka, arratsaldeko 20.30etatik aurrera, eta Santanderreko Albericia pabiloian. Neurketa aurreratua dugu hau, izan ere, gipuzkuarrak, Errusian jokatu beharko bait dute igandean, Europako errekoparen lehiaketaren barne. Biharko partidurako, Tati Garmendia entrenatzaileak talde osoa du prest, baita azken eransketa ere, serbiako Svetlana Obucina. Azken jokalari hau, pasa den igandean zelairatu zen lehen aldiz Akabaren jantziarekin, eta defentsa lanetan ondo arituz gain, bi gol ere sartzeko trebetasuna erakutsi zuen. Marina Park taldeari dagokionez, egun, hamairugarren lekua okupatzen du Ligako sailkapen nagusian. Partiduaren epaile, leongo Merino Mori eta Moyano Prieto izango ditugu.