Bera Bera

Select your language

Urnieta, Zarautz, Tolosa eta Andoainen burutuko dira datorren larunbatean, ekainak 2, kadete nahiz jubenil mailako selekzioen arteko Euskadiko txapelketa, Bera Berako zortzi jokalarik parte hartuko duten lehiaketetan, hain zuzen. Horrela, final erdiak osatu dituzte, Bizkaia-Nafarroa goizeko 10,30etan eta Gipuzkoa-Araba, 12etan. Hirugarren eta laugarren postua zehazteko partidak 16,30etan hasiko dira eta finalak, 18etan. Urnietako udal kiroldegian burutuko da kadete mailako txapelketa, Bera Berako Maitane Etxeberria eta Maialen Eguren jokalariak bertaratuko direlarik. Bestalde, jubenil mailako Gipuzkoako selekzioan izango dira Nora Azurmendi, Anne Valle, Udane Rodríguez, Eider Lizarbe, Maialen Husilos eta Andrea Arellano. Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian izango dute hitzordua Bera Berako jokalariek. Bestetik, kadete mailako mutilek Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko dute eta jubenilek, Andoiango Alluralde kiroldegian. Infantilak Bestalde, Nahia Arana Bera Bera Egia jokalaria infantil mailako Gipuzkoako selekzioarekin entrenaldia burutuko du igandean -9,30etatik 12ak arte- Oñatiko Zubikoa kiroldegian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores