Bera Bera

Select your language

Zinemazaleen ustez filmetako bigarren zatiak ez dira, orokorrean, aurrenekoa baino hobea izaten. Bera Bera Eskubaloi taldeari ez zaio hori gertatzen, izan ere, emakumeen eskubaloi ligan partidako azken 30 minutuetan datu hobeak eman baititu. Zenbakiek adierazten dute atsedena ostean Bera Bera Eskubaloia ia geldiezina dela. Liga osoan hiru aldiz galdu du bigarren zatiko partziala: Itxakoren aurka Lizarrerian, Elche Mustang taldearen aurka Bidebietan atsedenaldian 19-12 ostean eta BM Alcobendasen aurrean ‘Pabellon de los Sueños’ kiroldegian, azkeneko bost minutuetan erabaki zen partidan eta Bera Bera matematikoki Championsen kokatu zuena. Golen errepasoa eginez, Bera Berak 761 aldiz zulatu du arerioen sarea. Lehenengo itzulian, 377 gol sartu zituen, 170 aldiz aurreneko 30 minutuetan eta 207, atsedena ostean. Bigarren itzulian zazpi gol gehiago lortu zituen, 189 aurreneko zatian eta 195 bigarrenean. Hau da, Bera Beraren golen %53a atsedena igarota iritzi ziren. Partidako 29,72 gol alde Bera Berak bataz beste partidako 29,27 gol sartu ditu, Bidebieta - 402 gol– ia 31 eta etxetik kanpo, aldiz, -359 gol- partidako 27,62 gol, alegia. Porriño (17 gol) eta Castro (18) taldeei gol gehien sartu dizkie Bera Berak lehenengo itzulian zati batean eta Kukullaga (18) eta Elcheri (19) bigarrenenan. Aldiz, zortzi gol besterik ez zituen lortu Elxen (atsedenaldian, 15-8), Murtzian (5-8, atsedenaldian) eta bederatzi Sagunton (9-9), hau da, guztiak etxetik kanpo. Bera Berak lehenengo partida galdu zuen baina bigarren zati bikainari esker hurrengo biak irabaztea lortu zuen. Bera Berak Kukullaga eta Gijón taldeei 72 gol sartu zizkien, Porriño eta Ro’casari (63 gol) eta BM Alcobendasi (62), aitzitik baxuena, 49 gol Mar Alicanteri sartu zizkionak. Partidako 21,81 gol aurka Bestalde, Bera Berak 567 gol jaso ditu, partidako 21,81. Donostiarrek 23 gol gehiago hartu dituzte bigarren itzulian eta %51,15a lehenenego zatian izan dira. Itxako izan da Bera Berari gol gehien sartu dion taldea, 54. Ondoren, 50 gol banarekin Cleba León eta BM Alcobendas agertzen dira. Aitzitik, Porriño (32 gol), Murtzia eta Gijón -33 – gol gutxien lortu dituzte. Datuei erreparaturik, antzematen da partida joan ahala Bera Berak areriorekiko aldea zabaldu egin du hilabete honetan amaitu den denboraldian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores