Bera Bera

Select your language

Danimarkan azken orduak ematen ari den Bera Bera Eskubaloiko fitxatu duen brasildarra laster bere herrira egingo du bidaia “familiarekin eta lagunekin” egon ahal izateko. Adrianak dio “uda osoa beraiekin egon nahi dut, bidaiak egingo ditut guztiak ikusteko”. “Maite dudan jendea gertu izan nahi ditut” dio. Danimarkako liga Randers taldearekin eskuratu duen jokalariak. Jubenil eta junior mailako Brasilgo selekzioen deialdietan beti egon izan da eskuin hegal-muturreko hau eta Londreseko Joku Olinpikoetatik gertu egonik, deialditik kanpo gelditu da. Helbide elektronikoaren bidez azkar erantzun du honako galdetegia.

Twitter-en Castro erabiltzen duzu, ¿ze izen duzu gustokoen?
Twitteren @docecastro naiz (doce da nire ezizena eta goxoa esan nahi du) halere, Adriana Castro dei nazazue.

¿Zer moduz aritu zara Danimarkako ligan? Eli Pinedok urtebete eman zuen bertan eta oso esperientzi ona izan zela dio. Gainera, Brasiletik irten berri zara, zure lehenengo urtea da Europan eta Danimarkako liga irabazi duzu Randers taldearekin!
Denboraldi honetan asko ikasi dut. Munduko jokalari onenekin jokatu dute eta ondo etorri zait. Europan nire lehenengo urtea izan da, Randers bezalako talde batekin jokatzeko aukera izan dut eta ligako txapelketa irabazi dugu. Oso pozik nago eta orain jokalari nahiz pertsona gisa haztea da nire helburua.

¿Nolakoa izan da zure denboraldia Randers taldean?
Urte ona izan da. Ez nuen espero Randersen jokatzea. Brasilen ondo nengoen (hiru taldeetan jokatu zuen: Unimed/UEM/ Maringa, UnC Concordia eta Luna Alg/Ordena/UCS – RS) baina eskaintza jaso nuenean ezin izan nion uko egin. Iritsi nintzenean ez nuen taldekideekin entrenatzen, hilabete osoa eman nuen entrenaldi fisikoak burutzen. Ondoren, jokatzen hasi nintzen eta oso ondo. Oso partida onak egin ditut. Championsen jokatu genuen –Györi finalistari bost gol sartu zizkion-, Danimarkako kopa, liga, oso urte mamitsua, alegia.

Championseko aurreneko kanporaketa jokatu zenuen –Bera Berarekin horrela izango da ere bai- Eta 16 talde onenen artean koka zineten. Nola bizi izan zenuen Championsa?
Oihartzun handiko lehikaketa da Champions eta harrigarria da jokatu ahal izatea. Talde guztiek amets egiten dute lehiaketa hori irabaztearekin eta jokalari gisa zure taldearen izena ahalik eta urrutien eramatea esperientzia ona da, bidai asko egiten dira eta denboraldiari ekiteko motibazio ederra. Lehiaketa honetan Europako jokalari onenak elkartzen dira eta, nire buruari esaten nion: hau lehen telebistaz ikusten nuen nik, orain pistan nago eta guztia eman behar dut. Horrez gain, kiroldegi guztiak beteta daude eta pozgarria da beti hainbeste jende aurrean jokatzea eta kirol hau munduan zehar zabaltzea.

¿Eta Danimarkako liga eskuratzeko play-offa? (Randersek etxetik kanpo gainditu zuen Viborg)
Play-offak oso partida gogorrak izan ziren, %100a konzentraturik egon behar ginen. Bilerak eta entrenaldi espezifikoak egin genituen partidei begira. Viborg HK talde indartsua da baina oso ondo jokatu genuen, guztiak bat eginez eta txapelketa eskuratu genuen.

Jokalari gisa aurkeztu, ¿zeintzuk dira zure dohai nagusienak?
Oso zaila da norbera definitzea. Lehiakorra naiz eta gauza berriak ikasi nahi ditut beti. Halere, jaurtiketa ezberdin ugari dituen jokalaria naizela uste dut eta alaiki aritzea gustoko dut, aurpegian irria dut beti.

Brasilgo selekzioak deitu dizu. 21 urte dituzu (urrian beteko ditu 22), ¿2016ko Joku Olinpikoak dituzu helburu?
Bai, noski, 2016ko Joku Olinpikoei begira Brasilgo selekzioko partaide izan nahi dut. Londreseko Joku Olinpikoak prestatzeko burutu diren entrenaldietan izan nahiz selekzioekin baina, zoritxarrez, 16 jokalarien artean ez nago. 2016. urtean gauzatzen bada ametsa izango litzateke.

Zergatik Randers utzi eta Bera Berarekin sinatu duzu?
Bera Bera talde serioa eta lehiaketa garrantzitsuenetan dago. Jokalari onak ditu eta talde teknikoa ere ona da. Eta, era berean, uste dut minutu gehiago izango ditudala, jokalari gisa hazi eta dudan adinarekin partidaz partida hobetu behar dut nire maila eta ezin dut eserlekuan egon.

Zer ezagutzen duzu Bera Beratik?
Eli Pinedo eta Darly brasildarrak jokatzen ikusi ditut baina ez ditut ezagutzen.

Nork aholkatu dizu Bera Berara etortzeko?
Nire agenteak oso erreferentzia onak eman dizkit Bera Berari buruz. Eta lagun batzuk ere bai, talde ona dela esan didate. Beraz, lasai nago, niretzako aukera ona delako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores