Pasa den aste bukaeran infantiletako bi taldeek bakarrik izan zituzten liga partiduak. Beste mailetako gure jokalariak deskantsatzen edo selekzioarekin entrenatzen egon ziren.
Bera Berak Foru Aldundiaren Txapelketari amaiera bikaina eman zion, Bidebietan sekulako garaipena lortu baitzuen Feropticos Ikus Elgoibar liderraren kontra. 26-14 gogor batekin irabazi zuten. Horrela liga bigarren postuan amaitu dute.
Beste alde batetik, Bera Bera Bk beste berdinketa bat lortu zuen Gipuzkoako Txapelketan. Kasu honetan 21 goletara berdindu zuen Casa Astigarraga Elgoibarren kontra. Gure neskak sailkapenaren erdian daude kokatuak.
Bera Bera Eskubaloi taldeak bihar 19:30etan Carruseko udal kiroldegian, Elxen, Europara itzultzeko azken pausoa eman lezake. Donostiarrek Elche Mustang-i egingo diote bisita, seigarren sailkatua Bera Berarengandik bederatzi puntutara. Galtzen ez badute, gipuzkoarrek matematikoki Europan jokatzeko txartela lortuko lukete.
Honenbestez, jokoan dagoen sariak partidua final bat balitz bezala jokatzea ekarri behar du. Denboraldi hasieran optimistenek ere ez zuten espero garai hontan, bost partidu faltan, Europako txartela matematikoki lor zitekeenik, baina Bera Beraren ibilbide bikainak amets egiteko aukera eman dio.
Berdinketak balioko lukeen arren, Bera Beraren egoerak optimistak izatera bultzatzen gaitu, eta zergatik ez bigarren postua lortzeko borrokan sartu nahi du taldeak, hurrengo denboraldian Txapeldunen Liga jokatzeko aukera izateko. Itxakok txapelketa hau irabaziko balu, hirugarrenak ere eskubi hori edukiko luke, horregatik zenbat eta puntu gehiago eduki, oraindik eta hobeto. Hau kontuan hartuz, Alakant-en garaipena lortu behar da.
Eldari irabazi ondoren moralez gainezka dago taldea, baina Reyes Karrere entrenatzaileak dioenaren arabera “helburua pasa den asteko maila mantentzea da. Eldaren kontra partidu oso ona jokatu genuen, eskubaloi ederra jokatuz, eta nola edo ahala hori mantendu egin behar dugu. Helburua gure jokoan erregularrak izatea behar du; oso zentratuak egon behar gara”.
Elchek azken 14 puntuetatik 4 bakarrik batu ditu. Garaipen bat, bi berdinketa eta lau porrot azkeneko zazpi partiduetan. Argi dago ilizitarrak ez daudela momenturik onenean, nahiz eta denboraldia bikain hasi eta sailkapenaren gorenean egon. “Talde gaztea da, eta horregatik irregularra baita ere” Karrereren esanetan. “Beren kantxan ordea, inoiz ez zaigu ondoegi joan. Oso defentsa zuzena dute, eta Cristina Cabezas bezalako jokalari beteranoek taldeari sendotasuna ematen diote. Nahiko joku polita dute, eta hasieran partiduari aurpegia galtzen ez badiote, ez dira arerio samurra izango”.
Taldea Europatik puntu bakarrera dago, baina Bera Berak burua “irabaztean du. Puntuak beranduago iritsi daitezke, baina partidu hau irabazita aurrera pauso izugarria emango genuke. Irabazi ezkero beste aspirazio batzuk izateko aukera edukiko genuke”. Horregatik guztiagatik, entrenatzaileak partidua horrela deskribatu du “denboraldiko klabeena. Match point-a da”.
Itxakok aste bukaeran Hungrian Txapeldunen Ligako finalaurrekoaren joaneko partidua jokatu behar duenez, Bera Berari hurrengo astean elkarren artean jokatu behar duten partidua aurreratzeko eskatu dio. Horrela, lehia apirilaren 12an izango da arratsaldeko 19:00etan Bidebietan.
Bigarren urteko Nora Azurmendi eta Maria Acuña kadeteez gain, Bera Beraren beste hiru jokalari Gipuzkoako selekzioarekin entrenamendu pare bat egiteko deituak izan dira. Kasu honetan, jubeniletako lehen urteko Olatz Ramon, Uxue Ezkurdia eta Izure Andres dira.
Horrela, Bera Berako bost jokalari arituko dira larunbata eta igande honetarako antolatu diren entrenamenduetan. Gaska kiroldegian izango dira, Donostian. Larunbatean 10:00etatik 12:00etara eta igandean 12:00etatik 14:00etara.
Aurretik dugun asteburua nahiko lasaia izango da Bera Beraren harrobiko taldeentzat. Kadeteek eta jubenilek Gipuzkoako selekzioarekin egongo dira, eta honenbestez infantilek bakarrik edukiko dituzte liga partiduak.
Bera Bera Bk larunbatean 9:30etan jokatuko du Elgoibarreko Olaizaga kiroldegian. Casa Astigarraga Elgoibar izango dute arerio. Aurkari zuzena da, sailkapenean Bera Beraren aurretik baita puntu bakar batengatik. Partidua itxia eta lehiatua izatea espero da.
Igandean izango da Bera Bera Aren partidua Federopticos Ikus Elgoibarren kontra. Norgehiagoka Bidebietan izango da goizeko 10:00etan. Foru Aldundiaren Txapelketako azken partidua izango da, eta Donostian liderra izango dugu bisitari.