Bera Bera

Select your language

Pasa den igandean Bidebietan balentria lortu zuen Bera Bera Egia Infantil Bi taldeak. Lehengo astean Usurbilen lorturiko berdinketa garrantzitsuak aukera guztiak irekita gelditu ziren azken jardunaldiari begira. Udarregi eta Bera Bera lidergoan bat eginda, gol average delakoa garrantzitsua zen. Usurbiltarrek 27 goleko abantaila zuten eta CDB Leizaran, sailkapenean hirugarrenari egin behar zioten bisita. Larunbateak jokaturik partidan 16-23 nagusi Usurbil.
Ondorioz, igande goizean Bidebietan irabazteaz gain erronka handiago zen, 35 goleko aldeko garaipena behar zuen Bera Berak eta horixe lortu! Bera Berak 39-4 irabazi zion CDB Leizaran B taldeari eta infantil mailako lehenengo faseko lehen multzoko txapelduna.
Bestetik, Egia Bera Bera senior mailako taldeak berriro garaipena lortu zuen, oraingo honetan sufritu behar izan zuen Urnieta London School gainditzeko (20-23). Bi jardunaldi falta direla lidergoan dira eta puntu bateko aldea du Elgoibargo Tecnifuelle taldearen aurka.
Infantil mailako beste taldea, Bera Bera Egia Bat 25-4 nagusitu zen Urnieta Guria Kafetegia taldearen aurka eta zazpigarren amaitu du ligan.

Euskal Ligan
Hurrengo faserako txartela lortuta, Estatala jokatzeko aukera emango duena, Bera Bera Egia jubenil taldeak Errenterian garaipena eskuratu zuen (14-26) Ereintza Aguaplast taldearen aurka. Bera Bera Egia kadete taldeak, berriz, Bidebietan berdindu zuen Astigarraga Gys Sport Elgoibar taldearen aurka.
Azkenik, Foru Aldundia txapelketan Bera Bera Egia kadete 2 taldeak eta Ereintza Beisser hemeretzina berdindu zuten Bidebietan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores