Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak mina egiten duen porrota jaso du gaur Gdynian Cup Winners’ Cupeko final-zortzirenetako joaneko partidan, Poloniako txapeldunen Vistal Laczpol taldearen aurka 32-20 galdu ostean eta, ondorioz, final-laurdenetako txartela zeharo garestituz. Partida aurretik esan bezala, poloniarrek baliabide ugari dituzte eta gaur berriro ere ezagutzera eman dute. Championseko partidako emaitza antzekoa eman arren norgehiagoka ezberdina izan da. Partidari hasiera ona eman diolako Bera Berak. 6-0 defentsak ez zion lehenengo lerroari pibotearekin lotura gauzatzen baina kanpotik asmatu du Andrzejewska laterak eta kontraerasoak ere bai (4. min 3-1). Bera Berak Silvia Ederraren bitartez berdindu du partida (6. min, 3-3). Koniuszaniec eta Sulzycka alboko jokalariek asmatu dute kontraerasoan eta tartea ireki dute, Matxalen Ziarsolok transizioak sartu du bera aurreneko gola. Eli Pinedo eta María Núñezek Eider Rubio eta Silvia Ederra ordezkatu dute defentsan. Darly Zoqbik Andrzejewska lateralari antzeman dio baina Rubiok ez du asmatu zazpi metroetatik eta ezin izan du Bera Bera aurretik jarri. Eli Pinedoren gol batek partida berdindu du berriro (16. min 6-6) baina hortik aurrera partida aldatu egin da. Jens Steffensen entrenatzaileak hutsartea eskatu du eta Vistal bizitu egin da. Eta Natasa Krnic asmatzen hasi da, kontraerasoak aprobetxatu dituzte gainera poloniarrek (22. min 11-7). Lehenengo zatia amaiera erasoan oso zaila izan da, penaltiak jartitzen ere arazoak izan ditu Bera Berak. Zazpi bota ditu eta bi sartu, nahiz eta beste bi gol gauzatu ditu aldaratzeak hartuta. Krnicek beste bi gol sartu ditu atsedenaldira iritsi aurretik (14-10). 13 minutuetan, bost kanporaketa Bigarren zati hasiera erabakiorra izan da. Silvia Ederrak gol bikaina sartu ostean (32. min 14-11), taldea blokeatu da. Ziarsolok eta Pinedok kontraeraso bana huts egin dute ta poloniarrak alde egin dute (36. min 18-12). Azken laurdenean Bera Berak sei goleko desabantaila mantentzen zuen baina hortik aurrera kanporaketa uholdea iritsi da. Rubio izan da aurrena 47. Minutuan eta Pinedo azkena 54. Minutuan, hau da, bost kanporaketa Vistalek oso ondo aprobetxatuak izan dituenak 32-20 markagailuan uzteko. Vistal Laczpol Gdynia 32 (14+18): Gapska, Sulzycka (2), Duran (3), Kulwinska (5), Andrzejewska (2), Koniuszaniec (5) Mateescu (3p) Krnic (6), Petrinja (1), Krolikowska (3), Bialek, Kowalczyk (p.s.), Zych (2), Pawlowska, Bera Bera 20 (10+10): Zoqbi, Castro, Rubio (4, 1p), Elorza (2), Ederra (3), Menéndez (2) eta Pinedo (4, 1p)- Ziarsolo (3), Núñez, Altuna (1) eta Arizaga (1). Epaileak: Havard Kleven eta Christian Western Ramberg (NOR) Delegatua: Toivo Järv (Estonia) Kanporaketak: Koniuszaniec eta Andrzejewska Vistaletik eta Rubio, Núñez, Pinedo, Elorza eta Menédez Bera Beratik. Partzialak: 3-2, 5-4,6-5, 9-7, 11-8, 14-10- atsedenaldia- 18-11, 18-12, 21-14,25-17 eta 32-20

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores