Bestetik, Bera Bera Egia jubenil taldea tinko darrai. Kasu honetan, Zumarragan Urola-Aiker 21-27 menperatu zuen eta sailkapenean bost puntuko aldera ateratzen dizkie Winbel eta Aloña Mendiri.
Bera Bera Egia Kadete 1 taldeak Urnietako B 15-17 gaindutu zuen. Atsedena izan arren Kadete 2 taldeak sailkapenean aurrena da Bartolo Jatetxea ZKE taldearekiko puntu bakar baten aldea duelarik.
Bestalde, Bidebietan, Bera Bera Egia Infantil A taldeak 25-11 nagusitu zitzaion Aiala ZKE C taldeari eta Bera Bera Infantil B taldeak 11-8 menperatu zuen Egia Bera Bera.
Argazkia: Olatz Ramón jubenila gola sartzeko prest.
Emaitzak: Senior ; Jubenilak ; Kadete ; Infantilak
Hurrengo egunean Brasilek Holanda gainditu zuen 30-27 beste lagunartekoan eta ostiralean, Kubaren aurka debuta egin aurretik, Montenegro eta Norvegia izango ditu aurrean.
Bestetik, Espainiak asteazkenean jokatuko du Tunisiaren aurka beste lagunartekoa eta Mundialean larunbatean egingo du debuta Holandaren aurka (23,15tan Euskadin).
Bestalde, Antonella Menarentzat 2012ko Mundiala larunbatean hasiko da Suediaren aurkako partidan.
Bihar, Zumarragako Ispilla kiroldegian, 12,15etatik aurrera, Bera Bera Egia jubenil taldeak Urola Aiker izango du aurrez aurre.
Infantil taldeak, aldiz, Bidebietan jokatuko dute. Goizeko 10,30etan hasiko da Bera Bera Egia infantil B eta Egia taldeen arteko lehia, eta 12etan Bera Bera Egia Infantil A taldeak Aiala C ZKE izango du aurrean.
Azkenik, Bera Bera Egia Kadete 1 taldeak bihar Urnietan jokatuko du, Urnietako B taldearen aurka, arratsaldeko 4etan. Bera Bera Egia kadete 2 taldeak atsedena hartuko du.
Bidebietan egin ohi dituzten saioetara jubenil mailako jokalariak hurbilduko dira, horien artean, Olatz Ramon pibotea. Reyes Carrerek, gutxienez, astero mutil talde baten aurkako lagunartekoa jokatu nahi du, lehiatzeko erritmoa ez galtzearren, Mundiala eta Gabonak direla, ligak ia bi hilabeteko geldiunea duelako.
Santo Tomas bezperarte entrenatuko dira jokalariak, ondoren hamar egun jai izango dituzte eta Bidebietara urtarrilaren 2an itzuliko dira bost egun beranduago BM Alcobendas taldearen aurkako partida prestatzeko, norgehiagoka zaila izango da madrildarrek donostiarrak adina puntu dituztelako.
Bera Bera Egia jubenil taldean aritzen diren Nora eta Olatz aukeratutako hamasei jokalarien artean egon ohi dira, izan ere urrian eta azaroaren hasieran Euskadirekin Faduran eta Hondarribian burutu zituzten konzentrazioan izan ziren donostiarrak.