Horrela, Bidebietako pista zabalean partida ugari jokatu ziren. Gazteak bikain pasatu zuten, guztiek jaso zituzten opariak, Imanol Reformasek babestutako bizikleta bat ere zozketatu zen. Eider Rubio jokalaria etorri zen saria banatzea.
Eta merienda batekin amaitu zen festa, partehartzaileek eta antolatzaileek elkarrekin ederki gozatu zuten bertan.
Dueñasek deitu dituen 18 jokalariak ekainaren 24ean elkartuko dira eta uztailaren 4rarte lana egingo dute Andorran. Hortik 16 jokalariek osatutako zerrenda burutuko dute baina Londresera 14 bakarrik joan daiteke. Ondorioz Bera Berako Pinedo eta Elorza eta datorren urtean Fleury taldean arituko den Bea Fernández Joku Olinpikoak gertuago dituzte.
Zerrendan Nely Carla donostiarra ere agertzen da eta nobedadeak BM Alcobendase taldeko Mireya González lateral ezkertiarra eta Mar Saguntoko Beatriz Escribano zentrala dira.
Eskubaloiaren inguruan arratsalde polita igarotzeko asmoz, topaketan minihandballeko partidaz izateaz gain hainbat opari zozketatuko dira.
Festa arratsaldeko 4tan hasiko da eta askari batekin amaituko da 7ak inguruan. Bertaratzeko Veronicarekin harremanetan jarri