EHFk datorren urteko Champions Leaguen aritzeko baldintzak bidali dizkie taldeei, besteak beste, aurreneko aldiz 15.000 euro ordaindu beharko dira ekainaren 11a baino lehen izena ematerakoan.
Hamasei talde onenen artean egon ahal izateko, Danimarka, Errusia eta Alemaniako azpitxapeldunek osatzen duten talde berean dago Bera Bera, hau da, Viborg HK, Rostov eta Buxtehuder taldeak saihestuko ditu. Fase honetan iaz Danimarkako Viborg taldeak Rostov errusiarra kanporatu zuen eta alemaniarrek multzon fasera lortu zuten txartela Poloniako KGHM Metraco Zaglebie Lubin eta finalean Hungariako DVSC-Forum Debrecen taldeak gaindituz, talde hauek ez dira Vienan uztailean burutuko den zozketan egongo.
Horrela, lauko finala osatuko da. Donostiarrek bi partida irabazi beharko dituzte, finalerdia eta finala Champions Leagueko multzon fasean egon ahal izateko. Txartel hori lortuko ez duten taldeak ‘ Cup Winners’ Cup’ (Errekopa) txapelketara egingo dute salto. Bigarren eta hirugarren sailkatuek hirugarren kanporaketan sartuko dira –urriaren amaieran- eta laugarren sailkatuak bigarren kanporaketa jokatu beharko du urriaren hasieran.
Byasen, FTC, Biseri edo Clij
Orduan, Bera Berak honako arerio batekin topo egingo du –zailenak teorian-, Norvegia, Hungaria, Montenegro edo Errumaniako txapeldunordekin, hau da, Trodheimeko Byasen, Nerea Pena nafarra fitxatu duen Ferencvarosi TC de Budapest taldea, Biseri edo Universitatea Clij errumaniarra.
Era berean, Suedia, Holanda, Polonia edo Serbiako txapeldunen bat izango du lauko multzoan, hau da, Sävehof suediarra, Laczpol Gdynia poloniarra, Holandako MizuWaAi Dalfsen edo Westfriesland SEW eta Zajecar serbiarra.
Eta laugarren taldea Italia, Grezia, Mazedonia, Ukrainia, Turkia, Eslovakia, Suiza eta Portugaleko txapeldune artean izango da, halere, hauek guztiak aurretik, irailaren 7 eta 8an, kanporaketa bat gainditu behar dute.
Iaz Championseko multzoen fasera iristeko kanporaketa honetan izan zen Byasen. Mazedonian jokatu arren Norvegiako taldeak txartela eskuratu zuen finalean bertako Metalurg taldea gaindituz (Elda Prestigio kanporatu zuen taldea).
Etxean jokatu arren, Suediako Sävehof taldea ezin izan zuen Randersekin aurretik Holandalo MizuWaAi Dalfsen menperatu zuelarik. Eta Zajecar serbiarra Errumaniako U Jolidon Cluj taldearen aurka galdu zuen lehenengo partida Danimarkan burutu zen kanporaketan.
Ondorioz, arerio zailenak alde batera utzi ditu Bera Berak, halere Championseko 16 onenen artean egotea oso zaila izango da.
Bera Bera Eskubaloia, Errealeko belar-hockey, Lagun Aro Gipuzkoa Basket eta Ordiziako Rugby taldeen iritziak Elkar trukatuko dituzte bertan, Oier Fano kazetariaren gidaritzapean.
Solasaldia eta pintxoak nahasten dituen egitasmo honetan Gipuzkoako elite mailako kluba hauek, besteak beste, honako galdetegiari erantzungo diote: Zein dira gipuzkoako kirolak aurrean dituen erronkak? Kanpoan nola ikusten dituzte gure kirolariak eta taldeak? Zer moduzkoa da zalego gipuzkoarra? Kirol desberdinei modu berdinean laguntzen ahal zaie?
Horrela, bertan izango dira Amaia Ramirez Bera Bera Eskubaloi taldeko presidentea; Miguel Santos, Gipuzkoa Basketeko Ohorezko presidentea; Andoni Díaz, Ordizia Rugby taldeko diruzaina eta Anabel Flores, Errealeko belar-hockey taldeko jokalari internazionala.
Kursaaleko Ni Neu jatetxean, 16 euroen truke, dastezeko aukera izango dute: askotariko tomate txiki entsalada, Erretako txahala eta sandia ketuko carpaccioa, Donostiar erara gisatutako txangurroa, Torrada arrautza-gorringotan eta esnegain freskotan busti-busti eginda eta Marrubi apailatuak, mascarpone kremarekin. Interesatuek
Twitter-en Castro erabiltzen duzu, ¿ze izen duzu gustokoen?
Twitteren @docecastro naiz (doce da nire ezizena eta goxoa esan nahi du) halere, Adriana Castro dei nazazue.
¿Zer moduz aritu zara Danimarkako ligan? Eli Pinedok urtebete eman zuen bertan eta oso esperientzi ona izan zela dio. Gainera, Brasiletik irten berri zara, zure lehenengo urtea da Europan eta Danimarkako liga irabazi duzu Randers taldearekin!
Denboraldi honetan asko ikasi dut. Munduko jokalari onenekin jokatu dute eta ondo etorri zait. Europan nire lehenengo urtea izan da, Randers bezalako talde batekin jokatzeko aukera izan dut eta ligako txapelketa irabazi dugu. Oso pozik nago eta orain jokalari nahiz pertsona gisa haztea da nire helburua.
¿Nolakoa izan da zure denboraldia Randers taldean?
Urte ona izan da. Ez nuen espero Randersen jokatzea. Brasilen ondo nengoen (hiru taldeetan jokatu zuen: Unimed/UEM/ Maringa, UnC Concordia eta Luna Alg/Ordena/UCS – RS) baina eskaintza jaso nuenean ezin izan nion uko egin. Iritsi nintzenean ez nuen taldekideekin entrenatzen, hilabete osoa eman nuen entrenaldi fisikoak burutzen. Ondoren, jokatzen hasi nintzen eta oso ondo. Oso partida onak egin ditut. Championsen jokatu genuen –Györi finalistari bost gol sartu zizkion-, Danimarkako kopa, liga, oso urte mamitsua, alegia.
Championseko aurreneko kanporaketa jokatu zenuen –Bera Berarekin horrela izango da ere bai- Eta 16 talde onenen artean koka zineten. Nola bizi izan zenuen Championsa?
Oihartzun handiko lehikaketa da Champions eta harrigarria da jokatu ahal izatea. Talde guztiek amets egiten dute lehiaketa hori irabaztearekin eta jokalari gisa zure taldearen izena ahalik eta urrutien eramatea esperientzia ona da, bidai asko egiten dira eta denboraldiari ekiteko motibazio ederra. Lehiaketa honetan Europako jokalari onenak elkartzen dira eta, nire buruari esaten nion: hau lehen telebistaz ikusten nuen nik, orain pistan nago eta guztia eman behar dut. Horrez gain, kiroldegi guztiak beteta daude eta pozgarria da beti hainbeste jende aurrean jokatzea eta kirol hau munduan zehar zabaltzea.
¿Eta Danimarkako liga eskuratzeko play-offa? (Randersek etxetik kanpo gainditu zuen Viborg)
Play-offak oso partida gogorrak izan ziren, %100a konzentraturik egon behar ginen. Bilerak eta entrenaldi espezifikoak egin genituen partidei begira. Viborg HK talde indartsua da baina oso ondo jokatu genuen, guztiak bat eginez eta txapelketa eskuratu genuen.
Jokalari gisa aurkeztu, ¿zeintzuk dira zure dohai nagusienak?
Oso zaila da norbera definitzea. Lehiakorra naiz eta gauza berriak ikasi nahi ditut beti. Halere, jaurtiketa ezberdin ugari dituen jokalaria naizela uste dut eta alaiki aritzea gustoko dut, aurpegian irria dut beti.
Brasilgo selekzioak deitu dizu. 21 urte dituzu (urrian beteko ditu 22), ¿2016ko Joku Olinpikoak dituzu helburu?
Bai, noski, 2016ko Joku Olinpikoei begira Brasilgo selekzioko partaide izan nahi dut. Londreseko Joku Olinpikoak prestatzeko burutu diren entrenaldietan izan nahiz selekzioekin baina, zoritxarrez, 16 jokalarien artean ez nago. 2016. urtean gauzatzen bada ametsa izango litzateke.
Zergatik Randers utzi eta Bera Berarekin sinatu duzu?
Bera Bera talde serioa eta lehiaketa garrantzitsuenetan dago. Jokalari onak ditu eta talde teknikoa ere ona da. Eta, era berean, uste dut minutu gehiago izango ditudala, jokalari gisa hazi eta dudan adinarekin partidaz partida hobetu behar dut nire maila eta ezin dut eserlekuan egon.
Zer ezagutzen duzu Bera Beratik?
Eli Pinedo eta Darly brasildarrak jokatzen ikusi ditut baina ez ditut ezagutzen.
Nork aholkatu dizu Bera Berara etortzeko?
Nire agenteak oso erreferentzia onak eman dizkit Bera Berari buruz. Eta lagun batzuk ere bai, talde ona dela esan didate. Beraz, lasai nago, niretzako aukera ona delako.