
Euskal Ligako bigarren faseari ekingo diote asteburu honetan kadete taldeek, Lacturale Bera Bera neskak Zarautz hartuko dute Bidebietan larunbatean 16,30etan eta Herrería Bidebieta Bera Berako mutilak Zumarragan arituko dira Urola RSA taldearen aurka 16,15etan. Senior neskak, aldiz, Barakaldon jokatuko du igande goizean.
Egutegia Euskal ligako bigarren fasea kadeteetan:
Gipuzkoako txapelketan kadete neskek Irunen dute hitzordua eta infantil neskek Yoldin jokatuko dute Hernani eta Ordizian.

Lau partida baino ez asteburuan eta bi garaipen. Gipuzkoako txapelketan Bera Bera Urdina kadete nesken taldeak sendo jarraitzen du, oraingo honetan Ereintza Beissier gaindituz. Beste garaipena infantil nesken talde Urdinak lortu zuen Ordizian.
Asteburu honetan berriz, Euskal ligako bigarren faseari ekingo diote Lacturale Bera Bera kadete taldeak eta Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilek.

super amara Bera Berak garaipen bikaina lortu du gaur arratsaldean Costa del Sol Málaga liderraren aurka (25-21), eta horrek berdinketa hirukoitza eragin du Guerreras Iberdrola Ligako lidergoan, Atticgo BM Elx donostiarren eta malagarren artean. Halere, historia errepikatu egin da. Erauskinek average delakoa berdintzeko aukera izan du zazpi metroetatik, baina Castellanosekin egin du topo. Partida borobiltzea falta izan da, baina super amara Bera Berak konfiantza berreskuratu du eta Gascak, berriz ere, gozatu egin du bere taldearekin.

super amara Bera Berak Costa del Sol Málaga hartuko du larunbatean 19etan (Alejandro Hoz eta Álex Riloba, kantabriarrak) lidergoa berreskuratze aldera edo gutxienez andaluzioarren pare jartzeko. A Guardan galduta, donostiarrak orain Atticgo BM Elche batera dago malagakoak baino bi puntu gutxiago. Azkeneko urtetan titulu gehien jabe egin diren bi taldeak elkar ikusiko dute Gascan: #indarurdina vs #panteras.

Bera Bera Eskubaloiko harrobiak lau partida jokatuko ditu asteburuan, guztiak Gipuzkoko txapeltei dagokionak. Bera Bera Urdina kadete nesken taldeak Ereintza hartuko dute larunbatean Bidebietan 10,15etan. Senior mutilak, berriz, Bergaran arituko dira arratsaldean.
Eta igandean, Yoldin alebinak Zarautzekin eta Bera Bera Urdina infantil neskek Ordizian dute hitzordua 10,30etan.